

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Martes, 6 de mayo 2025, 12:52
Bere bizitzarekin zer ez egin ez dakien gizon bat da Maskak proiektuaren abesti berriko protagonista eta abiapuntua. «Proposatuak zaizkion bizi modeloekin ez du bat egiten (ibilbideak aipatuak direlarik, beste batzuen bizi ereduak dira edo bizi ibilbideak)». Horrek, aldiz, ez du geratzen eta aurreraka doa «besteen iritziei kasu egin gabe», taldetik azaldu bezala.
Ahotsa: Patxi Cazenave.
Gitarra: Betti Albor.
Bateria: Thomas Saragueta.
Teklak: Battitt Etchart.
Horixe dute mintzagai Patxi Cazenavek (ahotsa), Betti Alborrek (gitarra), Thomas Saraguetak (bateria) eta Battitt Etchartek (teklak) 'Ameslari' kantuan, bigarren lana izango denaren lehen aurrerapen kantua. Pop Rock Electro estiloak nahasiz, atmosfera energikoa eta melankolikoa erabilita ondu dute.
Kantuan zehar protagonistak sentitu eta bizitakoa islatzen dute: norma horiek txikitatik jasaten direla edo gizonen itxuraren garrantzia, eta batez ere emozioak gure baitan atxikitzeak kaltea baizik ez duela eragiten, esaterako, «malkoak irriz irenstea» metaforaren bidez. «Azken bi esaldietan adierazia dena, maskulinitate modelo honek jarrera zapaltzaileak eragiten dituela, eta bakoitzaren askatasunak murrizten dituela. Izan ere, hainbat gauza mugatzen ditugu besteen begiradarengatik», azpimarratu dute.
Itsasu eta Bidarrai arteko musika proiektuak 2024eko otsailean aurkeztu zuen lehen lan luzea, 'Buruz buru'. Ordutik hainbat eszenatokitan aurkeztu dute, besteak beste Durangoko Azokan edo Hatortxu Rock-en.
Abestiaren grabaketa eta nahasketa Paxkal Etxeparek egin du, masteringa Simon Caponyk. Aldiz, ikus-entuznezkoaren zuzendaritza artistikoa eta komunikazioa Haitian Olhagarayk egin du, argazkiak bezala.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.