Borrar

Maite Larburuk kontzertua eskainiko du ostiralean DOKAn

Biolin-jotzaile hernaniarrak 'Krak' (Zart Kolektiboa) diskoko abestiak aurkeztuko ditu 21:00etatik aurrera

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 15 ekaina 2022, 12:03

Comenta

2021eko irailean aurkeztu zuen Maite Larburuk (Hernani, 1979) 'Krak' diskoa eta ordutik aurkezpen kontzertuetan murgilduta dago, gogoz, Covid-19aren pandemiak errotik geratu zuelako antolatuta zuen programazioa. Hala, biolin-jotzaile hernaniarrak aste honetan bi kontzertu eskainiko ditu.

Batetik, ostegunean, ekainak 16, Iruñean izango da arratsaldeko 20:00etan 'Kantu eta Hitza' programaren barruan. Harekin izango dira eszenatokian Carlos Taroncher (klarinete baxua) eta Karlos Aranceguirekin (bateria). Emanaldia doakoa izango da, baina aurretik gonbidapenak eskuratu beharko dira Erraldoien Txokoaren leihatilan bertan.

Bestetik, ostiralean, ekainak 17, Donostiako DOKA Antzokian eskainiko du kontzertua. Kasu honetan ere Taroncher eta Arancegui izango ditu alboan. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta nahi duen orok sarrerak eskura ditu Entradium-en.

'Aho arraro'.

Larburuk kaleratutako laugarren lana da 'Krak'. hamaika abestiz osatutako «disko-mosaiko» bat, «proiektu desberdinetako erretalez eta musika zatiz» osatua. Musikak Larbururenak dira eta letrak Harkaitz Canoren laguntzarekin sortuak. Tartean beste egile batzuen pasarte eta testuak ere biltzen dituztenak, hala nola Raymond Carverren poesia edo Aldabako Arizmendi baserrian aurkitutako bertsoak.

Aurrez 'Neighbor' bikotean bi disko aurkeztu zituen ('Ura patrikan' eta 'Hau') eta 2019an bakarkako lehena, 'Hezurren azpian'. Birritan jaso du Musika Bulegoa Saria: 2020an 'Hezurren azpian' diskoagatik eta 2022an 'Krak' albumagatik.

Antzinako Musikan biolin-jotzaile bezala espezializatua, urte askoan izan da Amsterdamen eta azken 15 urteotan Europa erdialdeko talde esanguratsuenekin egin du lan.

Musikari bezala duen ibilbideaz gain hedabideetan kolaboratu ohi du, besteak beste Euskadi Irratiko Arratsean saioan edo Berria egunkarian, eta Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean 'Amua' antzerki obrarako musika konposatu zuen 2021ean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maite Larburuk kontzertua eskainiko du ostiralean DOKAn

Maite Larburuk kontzertua eskainiko du ostiralean DOKAn