

Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 23 de abril 2025, 15:27
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak antolatutako bederatzigarren Musika Bulegoa sariak maiatzaren 14an banatuko dira Gazteizko Jimmy Jazz aretoan. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta antolakuntzak zabaldu duenez bertaratu nahi duenak webgunean eskegitako formularioaren bidez eman beharko du izena.
Musikariek, kazetariek, musika programatzaileek eta hezkuntza eremuko pertsonek osatutako profesionalen epaimahai batek aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta Euskal Herriko musikaren kalitatea aitortzeko banatuko diren 11 sarietatik 8 izendatuko dituzte. Gaua osatzeko, zuzeneko musika ez da faltako, Izaki Gardenak taldearen kontzertua izango baita.
Etxepare Euskal Institutuak ere beste sari bat emango du; kasu honetan, artista edo prestakuntza batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da.
Gainera, bigarren urtez, Publikoaren Saria emango da, eta sarituen zerrendaren azken emaitzan eragina izango du. Epaimahaiak egingo duen lehenengo hautaketatik aurrera, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan, elkartearen webgunearen eta sare sozialen bidez.
Musika Bulegoak bultzatutako sari hauen helburua Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta musikarien eta sektoreko eragileen jarduera aitortzea da, egindako musika lanak balioan jarri eta euskal kulturari egindako ekarpena nabarmenduz. Beste lehiaketa batzuetan ez bezala, ez dago inolako kategorizaziorik. Urtarrilaren 30era arte izan zuten zabalik Euskal Herriko musikari eta taldeek euren hautagaitza aurkezteko aukera. Aurreko edizioetan, Zea Mays, Izaro, Su Ta Gar, Chill Mafia, Gabriel Erkoreka, Kepa Junkera, Teresa Catalan, Bilboko Kafe Antzokia edo Eresbil Musikaren Artxiboa izan dira sarituak, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.