Amaia Santana, Jon Icazuriaga, Nora Sarasola eta Ana Lopez Asensio, liburuaren aurkezpenean. Irekia

'Lanbide bihurtutako grina', musika industriaren inguruan euskaraz idatzitako lehen gida, eskuragarri

BIME topaketen baitan aurkeztu dute asteon, Euskalduna Bilbao jauregian, sektoreko eragile, profesional eta komunikabideen aurrean

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 2 de noviembre 2025, 20:01

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta BBK Fundazioaren babesarekin argitaratutako 'Lanbide bihurtutako grina', musika industriaren inguruan euskaraz idatzitako lehen eskuliburua, BIME topaketen baitan aurkeztu dute asteon, Euskalduna Bilbao jauregian, sektoreko eragile, profesional eta komunikabideen aurrean.

Publicidad

Euskal sektorearen profesionalizazioaren bidean, liburu hau «mugarri» izango dela nabarmendu dute haren sustatzaileek, «musika industriaren euskaratzea sustatzen duen funtsezko baliabide didaktiko» gisa aurkeztu baitute. Hala, euskal eragileen ezagutza zein profesionalizazioa sustatzeko «ezinbesteko tresna» izango dela azpimarratu dute, eta «musikaren eszena globalean lehiatu eta hazteko beharrezkoak diren lanabesak» eskaintzen dituela.

«Lankidetza espiritu sendo baten emaitza» gisa, eskuliburuak sektoreko 30 profesional garrantzitsu baino gehiagoren ekarpenak bildu ditu. Bi liburukitan banatuta dago, eta musika negozioaren funtsezko oinarriak eta egungo erronka nagusienak jorratzen ditu zehaztasunez, besteak beste, osasun mentala, iraunkortasuna, berrikuntza teknologikoa eta Big Dataren eragina, «ikuspegi pedagogiko zorrotzarekin eta ulergarritasuna errazteko baliabide bisual ugariren laguntzaz».

Ana Lopez Asensio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendariak bere sailak eskuliburuarekin erakutsi duen konpromisoa nabarmendu zuten aurkezpenean, eta «ekosistema kulturala zein hizkuntza politika indartzeko funtsezko baliabidea» dela ziurtatu.

Bestalde, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak erakundeen arteko lankidetzaren garrantzia aipatu zuen, «kultura-grina Euskadiko motor ekonomiko eta sozial bihurtzeko» bidean.

Era berean, Amaia Santana Liburuak argitaletxeko zuzendariak eta Jon Icazuriaga eskuliburuaren komisario editoreak «bere generoko lanik osoena eta gaurkotuena» dela adierazi zuten, 30 aditu baino gehiagoren zeharkako ikuspegia eta lankidetza biltzen duen lana baita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad