Borrar

Lamiak taldearen azken arrakasta

'Bigarren Mundu Bat' Lamiak taldearen bigarren diskoko hirugarren singlea da, martxoan 'Eskerrak' eta maiatzean 'Krokodiloaren Malkoak' argitaratu ondoren

Laura Chamorro

San Sebastián

Igandea, 28 azaroa 2021

Comenta

Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau pairatzen duen kolektiboak bizi duen errealitate paraleloari buruz, estigmaz inguraturik dagoena. Lamiak taldeko partaideen hitzetan, «ez dugu letretan gaia modu esplizitoan azaldu nahi, entzuleak bere istorio pertsonaletik guk transmititu nahi dugun hori uler dezan baizik, ahalik eta modu gertuenekoan».

Musikalki, 'Bigarren Mundu Bat' abestia 4 akordetan oinarritzen da, hasieran eta estrofetan errepikatzen direnak. Akorde progresio honek positibismoz eta poztasun sentsazioz betetzen du abestia eta ahotsaren melodía erreztasun handiz osatzea ahalbidetzen du. Interludioetako gitarra eta baxuaren arteko esaldiek eta estribillo sinpleak aberasten dute singlea, eta akorde nagusiak mantentzen dituen amaierarekin, gitarra arpegioak eta aldaketa erritmikoak tartean direla, maila gorenean bukatzen da abestia.

Ibilbide laburra eta arrakastatua

2017. urtean sortua, Lamiak Donostiako hard rock power trio bat da. Haien abestietan, akorde eta riff astunak, ukitu melodiko eta alternatibo batekin nahasten dituzte, bai Euskal Herriko eta bai nazioarteko rock-metal taldeen eragina izanik.

Taldearen lehen albuma, 'Itsuen Aroa', Gaztain Estudioetan grabatu zuten 2019an. Bigarren diskoa otsailean argitaratuko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lamiak taldearen azken arrakasta