Kaskagorri konpartsaren 30. urteurrena ospatzeko kantua

Kaskagorri konpartsaren 30. urteurrena ospatzeko kantua
Kaskagorri.blogspot.com

Bilboko konpartsaren urteurrena dela eta, Suaia eta Ama Rebel-ek Ziztada, Odei Barroso eta The Subsistas-ekin elkarlanean 'Kaskagorri 30 urte' kantua egin dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Bilboko gazte errebeldeen konpartsak 30 urte bete ditu aurten. Ehundaka gaztek arkatz, rosetoi, pintzel, txanda, gogo eta indarrez idatzitako istoria da konpartsarena.

«Gazte izanik, gorri, errebelde eta more ez izatea kontraesan ia biologiko bat delako, gero eta gehiago gara Asterixen irribarre bihurriaren kamiseta azpian biltzen garen gazteak», adierazi dute Kaskagorritik.

Kantuan, ahotsak eta hitzak Gorka Suaia, Ziztada, Odei Barroso eta The Subsistas-en ardura izan dira. Ekoizpena, berriz, Gorka Suaia eta Euridiak egin dute. Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, berriz, Ibon Larruzea Euridian-en ardura izan dira.