'Kanposantuko Banketea' abestia grabatuko du Amorantek
Osaba kuttuna zuen Tio Jose Marik idatzitako testuetan oinarrituta sortu du eta DK Sessions programako bigarren gonbidatua izango da
J. A.
Sábado, 21 de junio 2025, 11:56
Iban Urizar 'Amorante' izango da DK Sessions programan parte hartuko duen bigarren musikaria. Herri musikan aditua den multiinstrumentista honek, 2014az geroztik, soinu-esperientzia bereziak eskaintzen ditu: gitarra, armonium, ukelele, zintzarri, tronpetak erabiltzen ditu, autotunearekin eta sintetizadore txikiekin uztartuz.
Amoranteren soinu-hizkera sustrai sakonetik abiatzen da baina beti egiteko moduren berritzaile eransten dio. Bere esentzia aditzera ematen duen musikaria da Amorante, eta hala, estudioan zein zuzenekoan, entzuleekin espazio bizidun bat sortzen du. Kasu honetan 'Kanposantuko Banketea' abestia grabatuko du. Osaba kuttuna zuen Tio Jose Mari du ardatz. Idazlea, bohemioa eta langilea. Etxeko armairuko kaxoietan arropa beharrean liburuak gordetzen zituen. Hainbat liburu idatzi zituen Jose Marik eta haren testuetan oinarrituta konposatu du Amorantek.
Song Exploder, Tiny Desk, KEXP eta Bizarrap Sessions moduko proiektuak eredutzat hartuta, DK Sessions formatu berritzaileak ikusgarritasun handiagoa eman nahi dio bertako zein nazioarteko musika eszenari eta garai baten testigantza jasotzeko helburua du. Funtsean musikari bat egun batean estudiora doa single bat grabatzera eta une hori podcast narratibo, bideo eta single formatuan jasotzen du. Lehen saioan Maite Larburu (Hernani, 1979) izan zen gonbidatua.
Elhuyar eta Ulu Mediarekin elkarlanean egindako ekimena da. «Elkarrizketan, kantua osatzen duten hitzak eta doinuak nola sortu diren kontatu digu, eta une batzuetan isiltasuna ere funtsezkoa bihurtzen dela erakutsi. Soinuak, gorputzak eta emozioek hartu dute protagonismoa grabazio honetan».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.