Borrar
Nemanja Radulovic izango da bakarlaria.

Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra gonbidatu du EGOk

Bost kontzertu eskainiko dituzte, horietako hiru Gipuzkoan, eta bi orkestren arteko «topaketa eta elkartruke berezi honen ondoren», EGOk emanaldi bikoitza prestatuko du Musika Hamabostaldian

Lunes, 18 de julio 2022, 17:14

Comenta

EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, uda bizi baterako prestaketak burutzen ari da, taldearen 25. urteurrena ospatzeko helburuarekin, besteak beste. Urteurrenaren harira aurreikusitako lehen ekimena, Kanariar Uharteetako Gazte Orkestrari (JOCAN) harrera egitea izango da.

EGOren arduradunek ohar baten bidez nabarmendu dutenez, «hau izango da lehen aldia EGOk bere egitarauan orkestra gazte bati harrera egiten diona: mugarria izango da 2020. urtean EGOk ekindako ibilbide berrian». Euskal Herrira lehen aldiz etorriko den Kanariar Uharteetako Gazte Orkestrak bost kontzertuko bira egingo du, horietako hiru Gipuzkoan eskainiko dituelarik: Azkoitian, Donostia eta Hondarribia.Ibilbide luze eta oparoa duen eta Euskal Herrian oso maitatua den Victor Pablo Pérezek gidatuko ditu zuzendari artistiko gisa.

Aurreneko kontzertua ostegunean emango dute, Gasteizen, eta 22an Azkoitiko Baztartxo antzokian izango dira. 24an Bilboko Euskaldunan jo ondoren, 26an Donostiako Victoria Eugenia antzokian ariko dira, eta 27an Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.

Talde kanariarrak eskainiko duen programa F. Mendelssohn goiztiarrak konposatutako '1. sinfonia'-rekin hasiko da, konpositorentzat ibilbide oparo baten hasiera ekarri zuena.

Programa P. I. Txaikovskiren 'Biolinerako kontzertua' obrak osatuko du, biolinerako kontzertu konplexuenetako bat dena, birtuosismo dosi handiko bakarlari bat behar izaten baitu. Oraingoan, bere interpretazio izugarri eta adierazkorrengatik ezaguna den Nemanja Radulovic izango da bakarlaria.

JOCANek emango duen kontzertu sorta horren ondoren, EGOko musikariek, JOCANekoekin batera, elkarlanari ekingo diote, lehen aldiz, Musikeneren egoitzan, abuztuaren 5ean bi orkestrek Musika Hamabostaldiko Auditorioko zikloan eskainiko duten kontzertua prestatzeko. Kontzertu horretan Donostiako Orfeoiarekin eta Carmen Artaza mezzosoprano donostiarrarekin arituko dira, eta Gustav Mahlerren berebiziko 3. sinfonia interpretatuko dute, Victor Pablo Pérezen zuzendaritzapean.

Programa honen ondoren, EGO 'Eta orain zer?' proiektu berrian murgilduko da, Kukai Dantza buru duen ekoizpenean alegia. Aurreratu dutenez, «emanaldi berritzailea izango da, musika, dantza eta mugimendua uztartuko dituena, Ruben Gimeno musika zuzendari duela, EGOko zuzendari artistikoa bera».

Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izaera estrategikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra gonbidatu du EGOk

Kanariar Uharteetako Gazte Orkestra gonbidatu du EGOk