Miren Iñarga. Pello Irujo eta Bingen Zupiria liburuaren aurkezpenean. irekia

Kalean da 'The History of Basque Music' liburuaren bigarren edizioa

Euskal musikari buruz ingelesez argitaratu den aurrenekoa da, eta Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneak eta Musikenek argitaratu dute, Josu Okiñena izan delarik edizioaren arduraduna

Viernes, 29 de julio 2022, 16:00

'The History of Basque Music' liburuaren bigarren edizioa aurkeztu da ostiral honetan Donostiako San Telmo museoan, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusia eta akademikoa eta Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko Renoko Euskal Ikerguneko zuzendaria bertan zirela. Izan ere, liburua Nevadako Unibertsitatearen baitako Renoko Euskal Ikerguneko CBS Press-ek eman du argitara, Musikenerekin batera. Aurrenekoa, 2019an, Musikenen aurkeztu zen.

Publicidad

Liburuaren editorea Josu Okiñena da, Musikeneko irakasle, ikerlari eta ospe handiko musikari eta piano jolea. Proiektu hau burutzeko, Okiñenak bere gaietan adituak diren egileak hautatu ditu. Ondorioz, kapitulu ezberdinetako egileak Musikeneko irakasleak dira gehienak.

Aurkezpenean nabarmendu dutenez, 'euskal musika' Euskal Herrian egiten dena da, baina «baita ere bere mugetatik kanpo sortu edo bizitzen den musika, diasporako euskaldunek sortutako musika barne».

Azken urteotan euskal musikari eta euskal musikariei buruzko ikerketa ugari egin diren arren, «orain arte ez da euskal musikaren historia akademiko bat idatzi ikuspegi panoramiko batetik». Lan honek, berriz, historiaaurretik XXI. mendera arteko euskal musikaren historia aztertzen du. «Konposizioaren joera berrienak ere biltzen ditu, emakumeei eta euskal musikari buruzko kapituluak eta jazzaren, eta herri musikaren historia laburra gehituz», adierazi dute.

Bibliografiak iturri esanguratsuenen aukeraketa bat jasotzen du, eta bolumena euskal musikaren garai ezberdinetako audio-fitxategi adierazgarrienak biltzen dituen fonografia batekin amaitzen da.

Liburu hau euskal musikari buruz ingelesez argitaratu den aurrenekoa da, baita «euskaraz zein gazteleraz argitara eman diren Euskal Herriko musikaren historiako erreferente akademikoa» ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad