JazzEñe VI. edizioko deialdia zabaldu du SGAEk

JazzEñe VI. edizioko deialdia zabaldu du SGAEk
Archivo

Jazzaren nazioartekotasuna zabaltzea da ekimenaren helburua

EL DIARIO VASCO

Malagako Udala eta Cervantes eta Echegaray Antzokiekin batera abian jarri du fundazioak JazzEñe ekimenaren seigarren edizioa. Musika arloko SGAEko kideei eta erakundean erregistraturiko errepertorioaren erabiltzaile diren jazz taldeei —bazkide ez izan arren— zuzendua dago deialdia eta, urte honetan, Malagako hiriburuan ospatuko da, irailaren 26tik 28ra.

Jazza aktiboki sustatzea, estatuko jazz taldeen partaidetza jaialdietan bultzatzea, kideentzat nazioarteko birak garatzea, esperientzien elkartrukaketa erraztea eta gure lurraldeko zein mundu guztian sektore honetan dauden profesionalak elkar ezagutzea da ekimenaren xedea.

Partehartzaileek showcase moduko hainbat kontzertu eskeiniko dituzte hiru egun horietan zehar, eta ikuslegoaren artean inguruan jorratzen den jazzarekiko interesa izan dezaketen Europako zuzendari eta jaialdi programatzaile anitz aurkitzea espero da.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 20an amaituko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, erakundearen webgunean irakur daitezke oinarriak.