Borrar
Mikel Urdangarin, artxiboko argazkian,.

'Izurdeen lekua', Mikel Urdangarinek senari jarraituta osatu duen disko berria

Abeslari bizkaitarrak abenduaren 26an aurkeztuko du Bilboko Euskaldunan, betiko abestiak berriro entzuteko ere balioko duen ikuskizunean

Larunbata, 7 azaroa 2020, 15:04

Comenta

Mikel Urdangarin abeslari bizkaitarrak datorren abenduaren 26an, 19:30ean, aurkeztuko du 'Izurdeen lekua' disko berria Bilboko Euskaldunako Auditoriumean. Kantariaren web gunean irakur daitekeenez, maiatzean, «justu Urdangarin lan berria izango zenarekin aurrera egin ala ez zalantzan zebilenean» bisitan etorri ziren izurdeak Euskal Herriko kostaldera, senak aginduta, eta berak ere «senari kasu egitea» erabaki zuen eta «kantu sorta berriari heldu zion irmo». Prozesu horretatik irten da 'Izurdeen lekua', «ebokazioz beteriko lana, orain arte ibili gabeko paisaiek koloreztatua, gertuko galeren argia daramana bere baitan» .

Izan ere, besteak beste «orain bi urte zendutako ama omendu nahi duen kantu sortarekin dator zornotzarra, doluaren baitatik jaiotzen dena eta etengabe argitasunerantz begiratu nahi duena». Musika terapia gisara, neurri handi batean.

Disko berria aurkezteko prestatu duen ikuskizunak bi zati ditu. Lehenengoan, ohiko taldekideen laguntzaz lan berria -11 kantuz osatutako produzioa- hasi eta bukatu aurkeztuko du, «lehenengo piezarekin hasi eta hamaikagarrenarekin bukatzen den lan oso bat, alegia». Aurkezpenerako bereziki sortutako ekoizpen bisuala eramango du ikuskizun berriak, diskoa den soinu bandaren bidaide eta, aldi berean, oholtzan gertatuko denarekin fusionatuko dena.

Bigarren zatirako, eta era libreago batean, zornotzarrak bere ibilbide luzetik aukeratutako pieza esanguratsuenak kantatuko ditu. 100 minutuko kontzertua izango da (atsedenik gabe, osasunarekin erlazionatutako segurtasun arrazoiak direla eta) eta Auditorium-aren edukiera 400 pertsonakoa izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Izurdeen lekua', Mikel Urdangarinek senari jarraituta osatu duen disko berria

'Izurdeen lekua', Mikel Urdangarinek senari jarraituta osatu duen disko berria