Borrar

Itxi begiak, Iker Martinez eta zaldi herrenak proiektuaren single berria

Hegaldiak diska kaleratu du taldeak, ibilbideko hirugarrena

DV

Larunbata, 25 iraila 2021, 17:54

Comenta

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal, Lenao) musikari oñatiarrak gidatzen du «Iker Martinez eta zaldi herrenak» proiektua. 2017an kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa, 2019an iritsi zen bigarrena eta 2021eko irailean dator hirugarrena: «Hegaldiak».

Hirugarren disko honetan, lehen aldiz Zaldi herrenak taldearekin elkarlanean jorratu ditu kantuak Ikerrek: berak sortutako melodia eta hitzak, oraingo honetan, taldearekin bat egin eta lokalean denen artean ondu dituzte; eta, estudioan, denek batera jotzen grabatu.

Disko honetan, aurreko diskoetako kantu eta kontu goibelak indarra galduz joan dira, kantu alaiagoei tokia emanaz. Soinu akustiko eta organikoetatik asko urrundu gabe, Zaldi herrenek azal elektrikoagoa eman diete Ikerren kantuei, soinu biziago eta trinkoagoa lortuz. Abesti itsaskorrak dira, leun egiten dutenak aurrera, airean hegan joango balira bezala. Hortik dator diskoaren azala bera ere: Iker eta Zaldi herrenak dira, eguzkia zeharkatuz, leunki eta aske, diskoa osatzen duten hamar 'hegaldietan'.

Itxi begiak.

Hitzak Ikerren harreman sarearen isla dira: inguruan izan dituen maitale eta lagunei idazten die, harremanetako ñabardura txikiak azalaraziz, beti ere tonu alai eta jostalarian. Gauza txikien garrantzia handiaz ari da, orainaren garrantziaz, garena era soil eta lasaian izan eta bizitzearen garrantziaz.

Diskoarekin batera, bideoklip berria ere aurkezten dute. Donostiako Londres hotelean grabatu zuten pasa den uztailean, zinemarako erabiltzen den kamera bereziarekin. Laszlo hace ekoiztetxearen eskutik, Itxi begiak abestian, emozioak bere soiltasunean bizitzeari buruz ari dira, gauza txiki horien guztien edertasunaz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itxi begiak, Iker Martinez eta zaldi herrenak proiektuaren single berria

Itxi begiak, Iker Martinez eta zaldi herrenak proiektuaren single berria