Isiltasun bikoitza puskatzeko kantua
Sua taldea musikara itzuli da Palestinako genozidioa salatuz: «talde bezala ez dugu beste alde batera begiratu nahi«
Isilean denbora bat eman ondoren, Sua taldeak hirugarren luzeko lehen aurrerapen kantua, 'Sutea', kaleratu du, «Palestinako genozidioa salatzeko abestia» taldekideek esan dutenez. Abesti guztiek interpretazio desberdinak egiteko bidea duten arren, 'Sutea abestiaren kasuan, mezua argia eta zuzena da. Oraingoan, Palestinan gertatzen ari den genoziodio salatzeko erabili dute beraien musika. Kulturak eta musikak duen hedatze aukera hori aprobetxatu nahi dute, eguneroko sufrimendua, isilarazitako minak eta sarraskiari uko egiteko.
«Musikaren bidez elkartasuna, salaketa eta memoria lantzen dugu, talde bezala ez dugu isilik geratu nahi, ezta beste alde batera begiratu ere. Gorrotoaren aurkako aldarria, bizitzaren aldeko oihua, eta justizia eske altxatu dugu ahotsa», dio taldeak.
'Sutea' kantua Tio Pete estudioan grabatu da Jose Lastraren eskutik eta Jon Badiolak ekoitzi du. Jada entzungai da plataforma digital nagusietan. Eta, nola ez, bideoklipa ere kaleratu dute, Ximon Agirre eta Iker Gozategik egina.
Ane Barrenetxea (ahotsa), Janire López (baxua), Julen Wright (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria) dira Sua taldeko kideak. 2018an hasi ziren musika sortzen eta 2019an Gaztea Maketa Lehiaketa saria irabazi zuten. Hari esker heldu zen lehen EPa 2019an, 'Sua' (Bestia Parda Records), eta ondoren etorri ziren jada Airakarekin bi diskoak: 'Ordu beltzak' (2019) -urte bereko azaroaren 26an Gaztea Saria irabazi zuten- eta 'Gorde genituen beldurrak' (2022).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.