Iñaki Dieguez Akustik Trio, otsailaren 11n Donostian
Proiektu musikal berriaren kontzertua Lugaritz Kultur Etxean izango da
DV
Miércoles, 26 de enero 2022, 17:08
Iñaki Dieguez Akutsik Trio proiektua Donostian izango da datorren otsailaren 11n Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal Aretoan kontzertua eskaintzeko arratsaldeko 19:30etan. Iñaki Dieguez akordeoilariak, Angel Unzu eta Iker Telleria musikariekin batera proiektu musikal berria garatu du.
Publicidad
Euskal musikaren munduan musikari gisa ibilbide luzea duten artistak dira talde berria osatzen duten hiru artistak eta indarrak batu dituzte Iñaki Dieguez Akustik Trio taldea osatzeko. Hala, folk modernoaz gozatzeko aukera emango dute ikuskizun berri honekin.
Iñaki Dieguez (akordeoilaria), Angel Unzu (gitarra-bouzoki) eta Iker Telleria (perkusioa) musikariek osatzen dute taldea, eta folk moderno eta freskoaz jantzitako kontzertua eskainiko dute. Kontzertuaren errepertorioa, bere aldetik, Dieguez akordeoilariaren konposaketek osatuko dute, eta Euskal Herriko musika tradizionala jazzarekin nahastuko da ekimen honetan.
Hiru musikarien formazio heterodoxoak eta aberasgarriak ikuspegi desberdina ematen diote folk euskaldunari, show guztiz desberdina eskainiz. Izan ere, Billabonako Oinkari Dantza Taldeko dantzarien koreografiek osatuko dute emanaldia.
-
Eguna: Otsailak 11.
-
Ordua: 19:30.
-
Lekua: Imanol Larzabal Aretoa, Lugaritz Kultur Etxea.
-
Prezioa: 9 euro.
-
Hizkuntza: Euskara.
-
Iraupena: 90 minutu.
Iñaki Dieguez Akustik Trio formazio artistikoaren kontzerturako sarrerak jada salgai daude Donostia Kulturaren webgunean. Osasun egoera dela-eta, Covid pasaportea beharrezkoa izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión