Iker Lauroba Bilbon izango da abenduaren 9an bere lau urtaroekin
Artista donostiarrak Beste Urtaroak bandarekin aurkeztuko du UDA lana eta musika bezala izan duen ibilbideko abesti ezagunenak ere interpretatuko ditu
Domingo, 5 de diciembre 2021, 18:33
Iker Lauroba musikari donostiarra Bilboko Kafe Antzokian izango da datorren ostegunean, abenduak 9, 21:30ean bere lau urtaroekin. 'Beste Urtaroak' bandaren laguntzarekin UDA lana aurkeztuko du, azken urteotako ibilbideko azkena, eta honela urtaroei buruzko serialari amaiera emango dio. Sarrerak dagoeneko salgai daude kafeantzokia.eus webgunean.
Publicidad
Bakarkako seigarren lana aurkeztean gain, bere ibilbideko abesti ezagunenak ere interpretatuko ditu. Beste Urtaroak taldea izango du alboan uneoro: Andoni Etxebeste (bateria), Maria Soriazu (baxua), Urbil Artola (lap steel, dobro, gitarra eta ahotsa), Leire Berasaluze (ahotsa) eta Olaia Inziarte (pianoa, gitarra eta ahotsa).
Urtaroen bilduma Udazkena' lanarekin hasi zuen eta gerora etorri ziren 'Negua' eta 'Udaberria'. Laurobaren esanetan bere ibilbideko disko «fresko, alai eta zuzenena« da.
'Kilima aldaketa', lehen singlea
UDA disko berriaren abestien artean, 'Kilima aldaketa' dago. Lehen singlea metafora bat da; ingurua zaintzeko beharrari buruzko hausnarketarako deia. «Munduaren edo lurraren azalean jarrita, berak guri abestutako abestia da, aspaldi utzi baigenion natura laztantzeari», gaineratu du Ikerrek.
Imanol G.Gurrutxagak (I.G.G. ekoizpenak) zuzendu duen bideoklipa dagoeneko ikusgai dago Iker Laurobaren Youtubeko kanalean
Zart, artisten koletiboa
Laurobaren azken diskoak, gainera, beste berritasun garrantzitsu bat dakar. Lehen aldiz, abeslari donostiarrak Zart zigilupean argitaratu du bere lana. Hainbat diziplinatako artistek osatutako taldea da, besteak beste, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Eizabeth Macklin, Harkaitz Cano, Oier Aranzabal, Maite Larburu eta Alain Urrutia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión