Iker Lauroba eta Sara Azurza Bartzelonan martxoaren 4an
Kontzertu akustikoa eskainiko dute Euskal Etxeko Kultur Etxean
Iker Lauroba eta Sara Azurzak hainbat kontu dituzte komunean. Batetik, biak dira donostiarrak. Bestetik, biek maite dute musika. Eta, oraingoz azkenik, martxoaren 4an Bartzelonako Euskal Etxeko Kultur Etxean kontzertu akustikoa eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak jada salgai daude.
Publicidad
Ez da lehen aldia izango Lauroba eta Azurza oholtza gainean batera kantuan arituko direna. Bigarrenak 17 urterekin ETB1eko Kantuan izeneko programan parte hartu ostean hasi ziren bi artistak kolaboratzen.
Iker Laurobak 2015ean ekin zion bere bakarkako ibilbideari, «Zeru tolesgarria» izeneko diskoarekin. Ordutik, sei dira ibilbide horretan argitaratu dituen lanak eta ia guztietan parte hartu du Sara Azurza abeslari donostiarrak.
Emanaldi berezia izango da eta gitarraz lagunduta eta formatu akustikoan, berriro euren ahotsak batuko dituzte. Giro intimo batean, beraien azken diskoetako abesti bereizgarrienen errepasoa egingo dute eta Iker Laurobaren Lau Urtaroei eskainitako bildumakoek, protagonismo berezia izango dute errepertorioan.
2018an 'Udazkena' lanarekin hasitako urtaroen bilduma amaitu du Iker Lauroba abeslari donostiarrak 'Uda' diskoarekin. «Ez nuen oso ari zer joango zen disko bakoitzean eta orain egingo banu agian abestiren bat beste disko batean sartuko nuke», azaldu zuen pasa den Durangoko Azokan Landakon izandako solasaldian. Une oro buruan izan duena eta entzuleek espero zutena bere umore eta hitz-jokoak ziren, lanean oso presente daudenak. Esaterako, abesti batzuen izenak 'Kilima Aldaketa' edo 'Pake bailara' dira, euskaraz edo gaztelaniaz zentzu ezberdina duena. «Nire buruari erronka jarri nion, betetzea ez da hain erraza izan. Tetralogiak lan handia du atzean».
Publicidad
Lauroba *Zart kolektiboko kide da, beste diziplina batzuetako artistekin batera; hala nola Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Maite Larburu abeslaria, Alain Urrutia margolaria eta Harkaitz Cano eta Elizabeth Macklin idazleak, besteak beste.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión