Borrar
Idoia eta Bea Asurmendi, kantua grabatzeko une batean.
Idoia ahizpa konplize, bigarren singlea aurkeztu du Bea Asurmendik
'Euterpe'

Idoia ahizpa konplize, bigarren singlea aurkeztu du Bea Asurmendik

Artistak oholtzatik kanpo bizi duena islatzen du 'Euterpe' kantuak, maiatzean helduko den albumean izango dena

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 11 de abril 2025, 16:08

Zerk bultzatzen du artista bat oholtzara igotzera? Eta, jaisten denean, fokutik urrun eta txalorik gabe denean, zer? Sentipen edo ideia horretatik abiatuta ekin zion Bea Asurmendik maiatza erdialde-amaiera aldera helduko den lehen diskoko bigarren aurrerapen kantua, 'Euterpe', idazteari. Hala azaldu zuen aramaioarrak Donostiako Kutxa Fundazioa kluban emandako kontzertuan eta arrastoa hor dago letrari begiratuta: «Ia harrapatu nau gertu / igaro den kortxeak / zerk galarazi ote dit / nahi dudana lortzea», abiatzen da kantua. Ontze prozesuan konplize eta bidaideak izan ditu, letran Jon Martin Etxebeste oiartzuarra eta musikarako zein kanturako Idoia.

Ez da ausazko esaldi multzoa eta badu hitz jokotik, amu-damu-mamu-banu bezalakoekin baitoa aurrera letra. Idoiarekin bi ahotsetara abestuz, gainera, kontraste eta zalantza sentsazio hori areagotzen da.

Aramaioarraren banakako lan honek kutsu kolektibo hori ere oso presente du bigarren aurrerapen kantu honetan. Eta ez soilik Idoia Asurmendi, ahizpa, alboan duelako. Bandako kide diren Gianluca Corona (gitarra), Giovanni Cresseri (baxua), Milena Granci (pianoa), Filippo Galli (bateria) eta Demi García Sabatek (perkusioa) aukera dutelako euren musika maila erakusteko. Bea Asurmendik egindako jazz ikasketak oso presente daude, baita partituratik kanpo ere, eta abestian nabari da non 'ihes' edo 'jolas' egin dezaketen musikariak inprobisazio une horiei atea irekitzeko.

Duela hiru aste kaleratu zuen 'Enodia' eta maiatza aldera helduko den diskoaren aurretik hirugarren bat ere helduko da. Behin albuma kaleratuta, Euskal Herrira itzultzea aurreikusten du aramaioarrak zuzeneko emanaldiak emateko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Idoia ahizpa konplize, bigarren singlea aurkeztu du Bea Asurmendik