«Musikaren egoera zaila da, baina disko berria sustatzen saiatuko gara»
Ibai Marin donostiarrak musika munduan ibilbide luzea du. 'Desde lo salvaje' da bere bakarkako bigarren lana
Ibai Marinen azken diskoa, gipuzkoarraren bakarkako bigarrena, otsailaren hasieratik aurki dezakegu hainbat musika dendatan, baita bere webgunean ere. 'Desde lo salvaje' du izena eta aurreko diskoarekin «ezin da parekotasunik aurkitu», askoz «mugituagoa» baita. Marinen hitzetan, pandemiak ondorio latzak izan ditu kontzertuei dagokienez, eta promozio aukera hori baztertuta, beste bideak sakontzen hasi da publikoarengana «errazago iristeko». «Aukera berriak sortu behar ditugu, eta horretan esperantza izan behar dugu», azpimarratu du bakarlariak bideoan.