Borrar
Esti Markez, diskoaren azaleko argazkian.

'Hitzekin jolasean', Esti Markezen bakarkako lehen diskoa

Etapa berri baten hasiera dakarren lanaren aurkezpen bira azaroaren 19an hasiko du bere jaioterrian, Aian

Astelehena, 17 urria 2022, 12:02

Comenta

Bakarkako lehen albuma aurkeztu berri du Esti Markezek. 'Hitzekin jolasean' du izenburua eta, aurkezpenean nabarmendu zenez, musikaren arloan bere ahalduntzea ekarriko duen bide berri bati ekingo dio» lan horren bitartez Aiako kantariak. Aurkezpen bira sorterrian bertan hasiko du, herriko probalekuan eskainiko baitu azaroaren 19an aurreneko kontzertua. Sarrerak salgai daude Aiako Udalaren webgunean.

Album berrian estilo desberdinak tartekatzen ditu, baina pop-rock musika da nagusi. «Disko honekin barruko korapiloak askatzea lortu dut, sentitzen dudan guztia hitzez azalduz. Abestiak dira nire sendagaia. Haiekin lotuta eta, aldi berean, aske sentitzen naiz. Sentsazio horiek guztiak eta musikarekiko dudan maitasuna islatu ditut bakarka gidatzen hastera noan proiektu honetan», azaldu du Esti Markezek.

Etapa berri baten hasiera dakarren bakarkako disko honetan Esti Markez ez dago bakarrik, ibilbide profesional luzea duten musikariak baititu inguruan, hala nola Iker Lauroba (gitarra) eta Josu Erviti (bateria), baina baita ere Dánae Riaño (baxua) gaztearen freskotasuna.

Profesionaltasuna, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituen taldeaz gain, bi ahots ezagun eta berezi ditu lagun diskoan Esti Markezek: Eñaut Elorrieta 'Ametsez ezin da bizi izeneko abestian eta, bigarrena, bere aita eta orain arte bere ibilbide musikalean bidelagun izan den Mikel Markez, zeinak 'Notak airean' kantan hartu duen parte.

Musikan ere kolaborazio apartak izan ditu: Garazi Esnaola (pianoa 'Bi begirada' abestian) eta Arkaitz Miner (biola eta biolina 'Notak airean' abestian). Hitzetan berriz, Alaia Martin Etxebeste eta Jon Martin Etxebeste izan ditu letragile hiru abestitan. Alaiarenak dira 'Onena» eta 'Bi Begirada', Jonena berriz 'Notak airean'. Disko berriaren irudiari dagokionez, Markez bi artista bisulaez inguratu da, eta askotan errepikatu duen moduan, beraiekin oso eroso sentitu da elkarlanean.

Iratxe Etxeandiak egin ditu, besteak beste, album berriaren diseinuaren argazkiak, eta Aiora Ponce, albumaren aurrerapena suposatu duten bi singleen bideoklipen zuzendaria izan da: 'Hitzekin jolasean' eta 'Banan bana'. Albuma eskuragarri dago plataforma digital guztietan eta denda nagusietan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hitzekin jolasean', Esti Markezen bakarkako lehen diskoa