Borrar
Jon Ander Artola eta Yeray Gascón, Habi taldeko kideak.

'Helmuga' disko berria aurkeztuko du Habi taldeak Donostian

Astelehen honetan eskainiko du kontzertua, Tabakalerako Kutxa Kultur-en, 21:00etan

Astelehena, 16 maiatza 2022, 12:23

Comenta

Lehen diskoaren argitaratzetik lau urte pasa diren honetan, laugarren estudioko lana aurkeztuko du astelehen honetan Habi taldeak Donostian, Tabakalerako Kutxa Kultur Gunean 21:00etatik aurrera eskainiko duten kontzertuan.

Lan berria, 'Helmuga', lau kantuz osaturiko EP bat da, lana eta aurkezpena iragartzeko zabaldu duten oharraren arabera «musikari buruz mintzo den eta musikari berari omenaldi bat egin asmo dion lan bat». Estilo askotarikoak nahasi dituzte lau abestietan, orain arte urratutako ibilbidean ikasitako gauza guztiak horietako bakoitzean islatuz.

Hain justu ere, entzungai duzuen 'Gardena' aurrerapen abestia da horren guztiaren erakusle. Erritmo dantzagarri eta melodia jostariak erabili dituzte, bi kideko talde bat izanagatik ere zaleen buruak eta gorputz askotarikoak mugiarazteko nahiko baliabide dituztela erakutsiz.

2018ko azaroan sortu zen Habi, Yeray Gascon eta Jonander Artola musikari eta gerora taldekideen bideak gurutzatu zirenean. Geroztik, bi disko eta single bikoitz bat argitaratu dituzte; azken hori Etxekalte taldeko lagunekin batera. Guztiak Elkar estudioan grabatu dituzte, Victor Sanchez teknikari eta ingeniariaren gidaritzapean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Helmuga' disko berria aurkeztuko du Habi taldeak Donostian