Maialen, 2020ko OT lehiaketako emanaldi batean. youtube/rtve

Grabatu gogokoen duzun kanta, eta bidali cover lehiaketara

Chica Sobresalto taldeko eta 'OT 2020'-ko Maialen, ETSko Iñigo Etxezarreta eta Leire Letu abeslaria eta 'Gu' saioko kolaboratzailea izango dira Gazteak antolatu duen lehiaketako epaimahaiko kideak

Jueves, 18 de febrero 2021, 12:20

Gazteak Cover Lehiaketa antolatu du. «Nork bere logelatik edo etxeko edozein txokotatik nahi duen taldearen ala bakarlariaren kantua bideoz bidaltzea da oinarria. Edozein instrumentu hartu eta bakoitzak bere talentua erakusteko bideoa egitea eskatzen da», azaldu dute. Aurtengo epaimahaia Maialen Gurbindo, (Chica Sobresalto taldeko eta OT 2020 saioko kidea), Iñigo Etxezarreta (ETS) eta Leire Letu abeslaria, cover egilea eta 'Gu' saioko kolaboratzailea.

Publicidad

Aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da lana originala izatea eta aurkezten den coverra propio sortzea lehiaketa honetarako. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru cover bidali ahal izango ditu. Musikari profesionalen lanak edota dagoeneko disko bat baino gehiago kaleratu dutenak (coverrekin edo kantu orijinalekin) lehiatik kanpo geldituko dira.

Beraz, parte-hartzaileek bertsio bat kantatu beharko dute. Musika tresna batekin edo gehiagorekin lagunduta, edota nahi izanez gero, playback batekin. Hala ere, abestea ezinbestekoa da lehiaketan onartua izateko. Gutxienez minutu bateko bideoa izan beharko da, eta formatu horizontalean Tik Tok, Instagram, Twitter edota Youtube-ra igo beharko dute bideoa.

Epe barruan adierazitako bideen bitartez bere lana bidaltzen duen 16 urte baino gehiagoko edozein euskal herritarrek hartu dezake parte. Bakarka edo etxekoekin, Covid arauak errespetatuta, taldeka bidal daiteke bideoa, edota modu birtualean (Zoom, skype...) grabatutakoa. Edozein hizkuntzatan kantatu daiteke, baita itzulpenak egin ere.

Izen-ematea aukeratutako sarean #gazteacover traola erabilita edota webguneko parte-hartze orria betez egin ahal izango da. Interesa dutenek otsailaren 17tik martxoaren 7ra dute sare batean bideoa igo eta Gazteako webgunean izena emateko epea. Ondoren, epaimahaiak aukeratutako cover onenak, Gazteako webgunean egongo dira bozkatzeko.

Publicidad

Bozka gehien jasotzen duten lehiakideak finalera pasako dira. Final handia martxoaren 25ean izango da eta finalistek euren etxetik bertatik parte hartu ahal izango dute bertan. Zuzenean eta streamginez izango da finala. Epaimahaikideak eta Gazteako kideak izango dira.

Epaimahaiaren saria emango zaio irabazleari eta bozka gehien jaso dituen lehiakideak bigarren sari bat ere jasoko du. Epaimahaiaren irabazleak 2.000 euroko txekea jasoko du musika material profesionala saltzen duen txirula.com dendan erabiltzeko. Eta toki berean 1.000 euro gastatu ahal izango ditu bozka gehien irabazi dituen lehiakideak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad