Borrar
Izaro, 'cerodenero' agurtzeko BECen eman zuen emanaldian. Iratxe Etxeandia/Maitane Campos

Gorka Urbizu, Izaro, Zea Mays, Idoia edo Olatz Salvador, Tabakaleran

Egun osoko egitarauan 20 taldetik gora izango dira Patioa, Prisma, Kutxa Fundazioa Kluba eta Nabe 2 aretoetan banatuta 11:00etatik 22:00etara

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 19 de junio 2025, 10:26

Udari ongietorria emateko edozein musika jaialdik nahiko lukeen kartela osatu dute igande honetarako Tabakaleran Gaztea Musikaren Egunaren lehen edizioan. Goizeko 11:00etan hasi eta eta gaueko 22:00ak arte Patioa, Prisma, Kutxa Fundazioa Kluba eta Nabe 2 aretoetan banatutako oholtzetara igoko dira Gorka Urbizuk, Olaia Inziartek, Izarok, Idoiak, TOCek, Zea Maysek, Olatz Salvadorrek, Janus Lesterrek, Merina Grisek, Bengok, Hofek, La Txamak, Ezpalak-ek, Duplak, Kilikik, Ezezez-ek, Sukenak eta Maskak-ek. Gonbidapenak, halako emanaldi batean espero zitekeen bezala, ordu gutxian agortu ziren.

Aurreratu dutenez, kontzertu bakoitza 30 minutukoa izango da eta bertaratu ezin dutenentzat Gaztearen YouTubeko kanalean, webgunean, Primeran plataforman eta Guau audio plataforman zuzenean jarraitu ahalko dira.

Aretoen edukiera kontuan izanda, zortzi bloketan banatuko dira emanaldiak eta bakoitzak bere ordutegiak izango ditu eta, ildo horretan, antolakuntzak garaiz iristea aholkatu du azken orduko arazoak saihesteko. Aipatutako talde gehienek bandarekin joko duten arren, batzuek Musikaren Egunerako propio prestatutako akustikoa eskainiko dute. Gainera, Prismako DJen oholtzan maKeda, ALTA, Euskoprincess eta Lamia Mari arituko dira.

Kontzertuak

  • Kartela. Hainbat talde.

  • Eguna eta ordua. Igandean, egun osoz.

  • Lekua. Tabakaleran.

  • Sarrera. Gonbidapenak agortu dira.

Data, noski, ez da kasualitatea, bihar Musikaren Europako Eguna dela-eta antolatu baita jaialdiaren lehen edizio hau. Antolakuntzak azpimarratu duenez honen bueltan egiten diren beste hitzordu batzuk hartu dira erreferentziatzat eta jendeari momentuko tokiko sorkuntza ezagutzeko aukera eskaini nahi dio. Hala, 11:00etatik 22:00ak arte hainbat estilo entzun ahalko dira: rocka, folka, hiriko musika eta musika elektronikoa.

Emanaldiez gain, solasaldiak

Saio bereziez gain, Musika Bulegoarekin antolatutako bi solasaldi egongo dira. Lehenengoan, Eneritz Furyak eta DJ Ines gorputza lehen lerroan jartzeaz arituko dira, Oihana Aranaren gidaritzapean. Bigarrenean, ostera, Formatu handia vs. Formatu Txikia. Kontzertuak ikuspegi askotatik egiteko artea izango da gaia. Galder Beramendik gidatuta, gaiaz arituko dira Amaia Ispizua (GET in), Julen Caminos (Bidean Produkzioak) eta Dupla musikariak.

Gazteak Kutxa Fundazioa, Musika Bulegoa, Tabakalera eta Dabadabarekin elkarlanean antolatu du Musikaren Eguna 25, Kutxabank, Gipuzkoa Kultura, Donostiako Udala, Gazteaukera eta IHOBE erakundeen babesarekin. Janus Lester ere bultzatzaile nagusietako bat izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gorka Urbizu, Izaro, Zea Mays, Idoia edo Olatz Salvador, Tabakaleran

Gorka Urbizu, Izaro, Zea Mays, Idoia edo Olatz Salvador, Tabakaleran