Borrar
Zilibito Records talde oiartzuarreko sei kideak.
Gorantz doazen hiru musika proiektu izango dira aste-bukaeran Dabadaban

Gorantz doazen hiru musika proiektu izango dira aste-bukaeran Dabadaban

Zilibito Records oiartzuarrak, Mr. Luken eta PI.L.T mungiarrak ariko dira zuzenean

J. A.

Jueves, 16 de enero 2025, 12:42

Ibilbide laburragoa batzuek, luzeagoa besteek baina zenbait etenekin, aste-bukaera honetan Donostiako Dabadaban goranzko joeran dauden hiru musika talde izango dira: Zilibito Records oiartzuarrak, Mr. Luken eta PI.L.T mungiarrak. Lehen biak ostiralean izango dira aretoko oholtzan eta bigarrenak larunbatean. Azken sarrerak eskuragai dira oraindik, 10 eta 15 euroko prezioan aurrez eta 12 eta 18 eurokoan aretoko leihatilan, hurrenez hurren.

Duela bi urte abiatu zuen Zilibito Records taldeak autotunea erabilita eta trap edo hiper-pop abestiak landuz. Oinarri horiekin aurkeztu zuten proposamena Makea Lehiaketara eta hura irabazita kaleratu zuten hamaika kantuko 'Hastapenak' disko digitala. Ostiralean aurkeztuko dute 'Deabruaren Doinuak' EP fisikoko hamahiru abestiekin batera: popa, reggaetona, elektrolatinoa, brasildar funka eta pasarte elektronikoak. Azken honetan kolaboratzaile izan dira Malakias,Rally48, XSakara, Etxepe, Mutiko eta oholtzan alboan izango duten Luken Saenz Azurmendi Mr. Luken. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz atera ditu abestiak.

Jainkoa hil zen, PI.L.T ez

Hiru taldeetan ibilbide luzeena du Mungiako PI.L.T taldeak, 90eko hamarkadan sortu baitzuten Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe eta Txarlie Solanok eta gerora batu zen David González. 'Itzulera' honetan erakutsi dute Jainkoa hil zela, baina haien musika ez eta 'Balak airean' (Balaunka) diskoan jada zuten esperientziari «indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin-mina» batu dizkiote. Hori guztia euskal musika eszenako talde aktibo eta originalenetako bat bilakarazi zituen sormen eta jakin-min artistiko geldiezin batean bilduta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gorantz doazen hiru musika proiektu izango dira aste-bukaeran Dabadaban