Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Glaukoma, Vendetta eta Mikel Urdangarin, besteak beste, Hondarribian

Glaukoma, Vendetta eta Mikel Urdangarin, besteak beste, Hondarribian

Eskaintza itxi gabe badago ere, horiekin batera Kulto Kultibo, Leo Harlem edo eta Morgue ariko dira herriko jaietan

Lunes, 20 de agosto 2018, 11:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hondarribiko jaiak hasteko hiru bat aste falta badira ere, honezkero eman dituzte aditzera zeintzuk izango diren kontzertu edo ekimen nagusienak. Udalaren esanetan, izen esanguratsuenak Leo Harlem, Glaukoma, Vendetta, Kulto Kultibo, Mikel Urdangarin, Golden Apple Quartet edota Morgue dira. Dena den, Udaleko Kultura sailetik adierazi dute «eskaintza zabala prestatzeko lanetan» ari direla etengabe.

Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk adierazi duenez, «kalitatezko musika eskaintzea da gure helburuetako bat, beti ere publiko desberdinari aukera eskainiz, gazteentzat eta ez hain gazteentzat, musika gustu desberdinak daudela kontutan izanik, denak pozik edukitzeko asmotan». Hala, Sagarzazuk azaldu du musika eta emanaldietarako Benta edota Arma Plaza erabiltzen dituztela: «Aurten ere irailaren 6an gazteentzat Kasino Zaharreko lorategietan musika izango dugularik ere, grafitti lehiaketen ostean».

Bestalde, Udal iturriek adierazi dute irailaren 6an Bentan Glaukomaren kontzertua izango dela, DJ Txankleta eta DJ Anisakis-ekin batera. Irailaren 8an, gaueko 23.30ean Kupela eta Kulto Kultibo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Igandea 9an, Arma Plazan Golden Apple Quartet ariko da eta Bentako karpan, 'The Baboon Show' eta `Morgue' taldeak igoko dira oholtzara. Irailaren 10ean, Arma Plazan 'Mikel Urdangarin musikaria ariko da eta Bentako Karpan, 'Vendetta' taldeak bere ikuskizuna eskainiko du.

Amaitzeko, azken egunerako Bentan, 'Mariachi Imperial Elegancia Mexicana' taldea izango da. «Jaien amaierarako, Leo Harlem handia ekarri ahal izan dugu, horrekin eta su artifizialekin jaiei amaiera egokia emateko asmotan» amaitu du Katixa Silanes kultur zinegotziak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios