

Secciones
Servicios
Destacamos
Duela urtebete jada azpimarratu zuen Eider Rodriguez idazleak «gertakaria» zela Anarik disko bat ateratzea. Batek iritziko du, agian, asko esatea dela, baina zazpi urte ziren azkoitiarrak lan berria kaleratzen ez zuenik eta 'Giza zarata' (Tristuraren industria) albumak argi utzi du zaleak bere musikaren gose zirela. Beste bi aukera dituzte aste-bukaera honetan zuzenean entzuteko, bihar larunbata Azpetiko Sanagustin Kulturgunean 22:00etan Zatibi taldearekin eta etzi, igandea, Irungo Amaian 20:00etan. Bata zein besterako azken sarrerak eskura dira oraindik.
Kontzertuak
Kartela. Anari.
Larunbatean. Sanagustin Kulturgunean (Azpetia), Zatibirekin. 22.00etan, 16 euro.
Igandean. Amaia (Irun), 20:00etan. 8 euro.
Urte hasi berritan zabaldu zen berria, merkatua maiz markatzen duen Durangoko Azokaren olatutik urrun eta Blue Monday deiturikoaren biharamunetan. Ez zen kasualitatea izan. Lehen Anari harekin, 90eko hamarkada erdialdean oihartzun handia lortu zuenarekin, konektatzera jo baitu. Ibilbide oso propioa izan da berea, «gure mina kabitzeko moduko abestiak» egiteko gaitasunarekin, Rodriguezek goraipatu bezala, eta ez da ezberdin izan 'Giza zarata'-n. Emaitza argia, sortze-prozesuan zalantzara jo bazuen ere. Folk eta elektronika ukituak dituzten hamar piezetan 'betiko' Anari, esentzia hori, segituan aurkituko du zaleak, horregatik errepikakor egin gabe.
Abestiz abesti joan da, disko kontzeptualetik zertxobait urrunduz. Inoiz baino gehiago ahotsa da iparrorratz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.