Borrar
Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola izango ditu lagun oholtzan Bixente Martinezek.

Getarian aurkeztuko du bakarkako lehen diskoa Bixente Martinezek

'Txoria buruan eta ibili munduan' lanean Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak berrikusi ditu abeslari eta musikari eibartarrak

m. imaz

Astelehena, 27 abendua 2021, 15:24

Comenta

Taldean lan egin du ia beti Bixente Martinez abeslari eta musikari eibartarrak: Izukaitzen; Oskorrin lau hamarkadaz; Hiru Trukun, Igelaren Bandan... Bakarkako bideari ekiteko, baina, ez da sekula berandu, eta iragan urrian azalean bere izen-abizenak daramatzan diskoa argitaratu zuen: 'Txoria buruan eta ibili munduan'.

Elkar Musikak argitaratutako diskoaren aurkezpenean gogoratu zuenez, 2021 urtean zehar kaleratu diren beste hainbat lanek bezala iazko konfinamenduan du jatorria diskoak. «Denok etxean sartuta egotera behartuta egon ginen une haietan, gitarra hartu eta kantu ezberdinekin hasi nintzen jolasten», esan zuen, «burua okupatua mantentzeko eta zeregin bat izateko». Ehunka, milaka, aldiz interpretatuta zeuzkan Oskorriren kantak «modu naturalean» iritsi zitzaizkion, eta horiei bigarren begirada eta bigarren bizitza bat ematea okurritu zitzaion.

Ostegun honetan, abenduaren 30ean, Getariako Iturzaeta Aretoan aurkeztuko du diskoa, arratsaldeko 19:30ean, eta aurreko saioetan egin duen bezala ikuskizun landua eskainiko du, 'Txoria buruan eta ibili munduan' diskoko kantak aurkeztean musikak dantza baitu lagun, eta Bixente Martinezek Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak.

Esan bezala, Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak «bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko». Disko honetan gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere.

2022 urteko lehen kontzertua ere konfirmatuta du Bixente Martinezek: Donostiako Lugaritz Kultur etxean izango da datorren martxoaren 11n. Kontzertu horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getarian aurkeztuko du bakarkako lehen diskoa Bixente Martinezek

Getarian aurkeztuko du bakarkako lehen diskoa Bixente Martinezek