

Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Lunes, 5 de mayo 2025, 12:17
'Ez dakit nora hostia noan' zioen Herenegun taldeak ateratako azken kantuak, 'Ekaitza'. Eta ziurgabetasun eta zalantza egoera hori oso presente dago udazkenean argitaratuko duen diskoko aurrerapen abesti berrian, 'Minutu bat'. Lehen lanarekin alderatuta «garaikideagoa» soinu aldetik eta tono melankolikoarekin, «geroz eta ziurgabeagoa den mundu eta etorkizun» baten aurrean sortzen den kezka transmititeko asmoz. Bideoa ikusiz gero, taldea jarritzen dutenek single batek besteari keinuak egiten dizkiola ikusiko dute, aktoreak ere errepikatzen baitira.
Inguruan dutenari begira musika egiten duen taldea da Herenegun. Hala heldu zen Antiguako Jaiei begira egindako 'Herri izaera' abestia. Kantuak hainbat historia kontatzen ditu, besteak beste auzoaren sorrera, taldekideen haurtzaroko naiz gaztaroko bizipenak eta auzoaren gaur egungo egoera. Bide batez, abestiak azken urteotan auzoak eta hiriak izaten ari den turismoaren masifikazioa salatu nahi du eta, aldi berean, auzoa auzotarrek egiten dutela aldarrikatzen da.
Ska, Reggae eta Rock erritmoak nahasten dituen estiloarekin hasi zuten ibilbidea musikan antiguotarrek eta 2020an lehen EPa kaleratu zuten: zortzi abestiz osaturiko 'Zer Dakarren'. 2023 amaieran heldu zen bigarren diskoa, 'Bi Mundu'. Erritmo alai eta kañeroko zazpi abestiek oinarri landuagoak aurkeztu zituzten «bai musika aldetik zein transmititzen diren mezuen aldetik», taldetik azaldu bezala.
Udazkenean beste pauso bat emango dute disko berriarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.