Gaztea Cover lehiaketaren finala, asteartean
Umami, Danel Sarasua, IVP taldea, Unai Cantabrana, Krusak taldea eta Uxue Kerejeta artiuko diren finala Julen Telleriak aurkeztuko du
Astelehena, 13 ekaina 2022, 15:31
Musikari hasiberriak ezagutarazi eta hauei ateak zabaltzeko asmoz sortu zen Gaztea cover lehiaketa eta astearte honetan izango da bigarren edizioa. Oholtza gainera sei musikari igoko dira eta Julen Telleriak aurkeztutako saioan bertsio bana eskainiko dute. Finalaurrekoetan bezala, epaimahai lanetan Ainhoa Arroitajauregi iazko Gaztea Cover lehiaketako irabazlea eta Leire Leturia eta Chica Sobresalto abeslariak arituko dira.
Astearte honetako finalean bi sari banatuko dira. Batetik, epaimahaiaren sariaren irabazleak 2.000 euro eramango ditu; eta, bestetik, entzuleen sariaren irabazleak 1.000 euro, musika material profesionala erosteko. Bigarren honetarako finalak irauten duen bitartean botoa emateko aukera baliatuko da eitb.eus webgunearen bitartez.
-
Umami taldea. Gasteiz. Compay Segundo kubatarraren 'Chan Chan' kantua.
-
Danel Sarasua. Aretxabaleta. Bulego taldearen 'Ezer ez da berdin' kantua.
-
IVP taldea. Bilbo. Sandro Giacobbere italiarraren 'El jardín prohibido' kantua.
-
Unai Cantabrana. Elgeta. Harry Styles ingelesaren 'Golden' kantua.
-
Krusak taldea. Bilbo. Rigoberta Bandini bartzelonarraren 'Ay mamá' kantua.
-
Uxue Kerejeta. Zumarraga. Xabi Bandini eta Chica Sobresaltoren 'Zalantza eta egia' kantua.
Haiek lortzeko lehian izango dira Umami taldea, Danel Sarasua, IVP taldea, Unai Cantabrana, Krusak taldea eta Uxue Kerejeta. Horietatik bik superfinalista izateko txartela lortuko dute. Segidan, beste kantu bana abestu beharko dute.
Influencer lanetan, Ane Lindane eta Julen Portillo komedianteak arituko dira. Halaber, lehen avatar covergile euskaldunaren bisita izango dute lehiaketan zehar.