Borrar

Garik zuzeneko diskoa grabatuko du

Proiektua bere «buruarekin eta ahotsarekin bakean» geratzeko modua izango da abeslariarentzat

DV

Igandea, 17 apirila 2022, 19:18

Comenta

Gari abeslariak zuzeneko diskoa grabatuko du hurrengo ekainean azken hiru hamarkadetako ibilbidea islatu eta, batez ere, bere «buruarekin eta ahotsarekin bakean» geratzeko. Era honetara, gainera, urte horietan alboan izan dituenak omendu nahi ditu. Hala adierazi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean

Ekainean bira txikia egingo du, Lazkao (ekainak 3), Bilbo (ekainak 7), Getxo (ekainak 10) eta Bergara (ekainak 17) bisitatuz eta dena ondo bidean Elkarrek argitaratuko duen zuzeneko disko bat izango da emaitza, Gariren «ibilbidearen emaitza». Oraingoz ez du jakinarazi honek izango duen izenburua. Harekin izango dira oholtzan Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta teklatuak) eta Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua).

Emanaldi hauek 'Amets' kantarekin abiatuko ditu, bakarka egin zuen lehen diskoko lehen kanta, hain justu, elkarrizketan aurreratu duenez.

Atzera begiratuta, Garik azaldu du bake prozesu bat abiatu duela, izan ere, iraganeko abesti batzuk jotzerakoan «oraindik ahul» sentitzen da. «Norberak aspaldiko kantak entzuterakoan ez du bat egiten bere ahotsarekin, beste baten ahotsa balitz bezala entzuten du». Hori lantzen ari da etxean eta entsegu lokalean. Tranpaldoan alboan izango ditu Maldanbera taldeko kideak, «bidelagun ikaragarri» bilakatu dira Garirentzat, musikagintzaren ofizioak behar duen konpromisoa gogora ekarri diote.

Ziper taldean abiatu zuen musika ibilbidea eta 1983tik Hertzainak taldeko ahots nagusia izan zen 10 urtez. Honen agurrarekin bakarkako bideari ekin zion bi urteko atsedenaren ostean eta urteotan estudioko lau eta zuzeneko lan bat kaleratu ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Garik zuzeneko diskoa grabatuko du

Garik zuzeneko diskoa grabatuko du