Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak Guardian eta Donostian joko du

Pasa den Jazzaldian Orkestrak eskainitako kontzertuaren argazkia/.Jose Usoz / DV
Pasa den Jazzaldian Orkestrak eskainitako kontzertuaren argazkia / .Jose Usoz / DV

Ostiralean eta larunbatean, apirilak 26 eta 27, Guardiako plaza nagusian eta Donostiako udaletxean hurrenez hurren kontzertuak emango ditu

EL DIARIO VASCO

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrak kontzertuak eskainiko ditu ostiral honetan eta larunbatean, apirilaren 26an eta 27an, Guardiako Plaza Nagusian —Araba— eta Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, hurrenez hurren, martxoko entseguen eta Aste Santuko oporretan Bilbon egindako egonaldiaren ondoren.

Alboka, trikitia eta txistua bezalako euskal instrumentuak txertatuko dituela iragarri du aurten interpretatuko duen errepertorio nagusiaren ezaugarri bitxi gisa Carlos Sagi 2019ko orkestraren konpositore egoiliarrak horretarako egin dituen moldaketak estreinatuko dira kontzertuetan Roberto Pacheco izango da zuzendari lanetan jarraituko duena.

Horrela, alde batetik, 'Tunin' In' —Woody Hermann—, 'Cotton Club Stomp' —Duke Ellington, Johnny Hodges eta Harry Cartney—, 'Sentimental Journey' —Bud Green, Les Brown eta Ben Homer— eta 'Whatever Lola Wants' —Richard Adler eta Jerry Ross— entzun ahalko dira kontzertuan.

Halaber, Benny Golson maisuari omenaldia egin dio euskal orkestra gazteak, 'Whisper Not' —Benny Golson—, 'Havin' Some Fun' —Bob Mintzer— eta 'Son of a Preacherman' —Ronny Wilkins eta John Hurley— interpretatuz eta, azkenik, Carlos Sagik moldaturiko ondoko pieza hauek estreinatuko dira: 'Hegi', 'Ene izar maitia' eta 'Arratia'.