Borrar
Noa & The Hell Drinkers

«Etapa berria» irekitzeko, lehenik etxean

Noa & The Hell Drinkers donostiarrak Intxaurrondon izango dira larunbatean

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 15 de mayo 2025, 07:15

Aro edo «etapa» berri bat irekiko du Noa & The Hell Drinkers talde donostiarrak 2025ean eta, abiapuntu modura, etxetik hastea hautatu dute. Broken Fingers Tour izendatu duten birari hasiera emateko Intxaurrondo Kultur Etxean (Donostia) izango dute larunbatean 21:00etan eta emanaldirako sarrerak oraindik eskura dira taldearen zein Donostia Kulturaren webgunean, aurrez 15 euroko prezioan eta unean 18 euroan.

Ez da berritasun bakarra, logo berria eta musika berria ere izango baita. Zehazki, laugarren diskoa izango denaren lehen kantuak aurrerapen modura. Gainera, hain okasio berezia zukutu eta ahalik eta gehien gozatzeko «blues & roll-ez beteriko gau itzela» antolatu dute nazioko zein nazioarteko lagun eta musikari handien kolaborazioekin, Aitor Cañibano (Travellin' Brothers) eta Ster Wax (Wax & Boogie) esaterako, bertaratzen diren jarraitzaile leialenen gozamenerako. Aurrez antzeko estiloetan murgiltzen den The Donkey Riders taldearen emanaldia izango da.

Azken bi urtean mugituak izan dira Noa Eguiguren (abeslaria), Manu Gestido (baxua), Gonzalo Portugal (gitarra), Paul San Martín (teklatuak) eta Ibai Rosentzat (bateria), gira intentsoan Portugal, Suitza, Txekiar Errepublika, Alemania, Errumania, Polonia, Frantzia eta estatuko agertokietan izan baitira.

2016an sortutako Noa & the Hell Drinkers taldeak Polonian ospatutako European Blues Challenge 2023 lehiaketa ospetsuaren lehen saria irabaztearen ondorioz, Europako blues agertokia erakarri eta estatu osoko zein Europako oholtzetan zehar ibili dira. Noa & The Hell Drinkers (2018); Craft Blues (2020) eta Hell 's the new Heaven (2023) disko aipagarriek nazioarteko zein nazioko hedabide espezializatuen aitorpena lortu dute, eta taldea Europako jaialdi-zirkuituetako karteletan agertu ohi da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Etapa berria» irekitzeko, lehenik etxean

«Etapa berria» irekitzeko, lehenik etxean