Borrar
Lan berriaren azala. Emptyfiles.net
Empty Files taldeak lan berria kaleratu du

Empty Files taldeak lan berria kaleratu du

Bilboko taldearen lana Forbidden Colours zigiluak argitaratuko du

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Domingo, 28 de julio 2019, 14:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Empty Files taldearen 'B Aldeak I' izenburuko diskoa argitaratu du Forbidden Colours zigiluak uztailaren 26an. Lan berezia da, orain dela urtebete Bilboko taldeak kaleratutako Shadows diskoko 'Nobody' abestiaren gainean Euskal Herriko zenbait musikarik egindako berrinterpretazioak biltzen bai ditu.

Horietako bakoitzak jatorrizkoa eraldatu eta bere estetikara moldatu du. Parte hartu dutenen artean Moxal dago, zeinak euskarara ekarri duen jatorriz ingelesez sorturiko abestia. Moldaketaren zati bat Moxalek berak (Hannot Mintegia) egindako bideo honetan entzun daiteke. 'Zaldikatu' diskoan bezala, atmosfera, izaera esperimentala eta Ainara LeGardon-en partehartzea nabarmentzen dira Mintegiaren lanean.

Guztira, «Nobody» abestiaren lau bertsio biltzen ditu B Aldeak I diskoak. Empty Files-en jatorrizko bertsioak ematen dio hasiera bildumari, eta ondoren Moxalek, El_Txef_A-k eta Kvalvika-k egindako moldaketak datoz.

Forbidden Colours zigiluak azaldu duenez, El_Txef_A-ren(Aitor Etxebarria) bertsioa «pop preziosistarantz hurbiltzen da, eta 90eko hamarkadako Frantziako lehen pop elektronikoa igurtzen du». Emaitza oso «beroa, hauskorra eta minimalista da».

Kvalvika David Karbaren musikari elektronikoaren proiektua da eta bere moldaketak «giro oniriko eta ilun batera eramaten gaitu, downtempo era downpitch-arekin jokatuz. Benetan krudela eta deserosoa da eibartarrak sinatu duen dekonstrukzioa».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios