Elkanoren bidaiari doinu eta letra jarri dio Solanok
Elkano Fundazioaren enkarguari erantzunda eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, musikariak 500. urteurrenerako abestia sortu du
Irailaren 6an 500 urte beteko dira Juan Sebastian Elkanok mundu bira osatu zuenetik eta urteurrenari begira Xabi Solanok egindako 'Bi mundu' abestia aurkeztu dute ostegun honetan Elkano Fundazioak, Etxepare Euskal Institutuak eta Solanok berak. Jada entzungai da Spotify eta YouTube plataformetan eta zuzenekoan lehen aldiz joko du musikariak igandean Aian eskainiko duen kontzertuan.
Publicidad
Elkano Fundaziotik deia jaso ostean luze pentsatu zuen proposamenari buruz eta musika sortzerakoan alboan bidaide duen Jon Garmendia 'Txuriya' musikariarekin hausnartu ekimena ez zedin izan «euskararen alde» egindako beste abesti bat. «Mundu biran euskara ahoan eraman zutela amu handia izan zen, euskara itsasora ateratzeak beste dimentsio bat ematen dio».
Aurkezpenean Ion Irurzun, Elkano Fundazioko zuzendariak, eta Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azaldu duten bezala «aniztasunean, kultura trukaketan eta bidaia hura posible egin zuten pertsona guztien elkarketan» jarri nahi izan da arreta. Hiruek nabarmendu nahi izan dute kantuan parte-hartzaile asko izan direla: Arkaitz Miner, Txus Aranburu, Ander San José, Iñigo Egia, Aitor Zabaleta eta Moonshine Wago taldea, besteak beste.
Inspirazio iturri izan du Solanok Zumaiako itsasbazterrean egiten den lana eta hasieratik oso argi izan zuen «doinu arrantzalea» izan behar zuela kantak. Melodia bideratua izanda 'Txuriya'-rekin elkartu eta bi munduen jokotik sortu zuten letra. «Arrantzalea itsasora ateratzean mundu bat da eta atzean uzten duen lurra beste bat. Lurrean denean itsasoaren beharra du eta itsasoan denean lurrarena. Gainera bidaiatzen duten portu bakoitza ere mundu bat da», azaldu du Solanok.
Prozesuan zehar Elkanok egindako bidaiaren dokumentazioa ere funtsezkoa izan da. Hala ikusi zuen Cabo Verde mugarri izan behar zela, abestian bertako musikari eta instrumentuak izatea ezinbestekoa zela. «Fusio horren bila joan nintzen Rafa Sardina teknikariaren laguntzarekin. Proiektua kontatzean Cabo Verdeko musikariekin eta duela 500 urteko instrumentuekin harremanetan jarri ninduen».
Publicidad
Hala topatu zuen cimboa instrumentua eta berau jotzen duen azken interpretea, Pascoal Fernández. Eta lehen harreman horietatik etorri ziren gehiago: ferrinhoa, cavaquinhoa, Solanch eta Tressa abeslariak eta criolloaren presentzia. «Kolore ezberdinen koktelera bat da eta oso harro nago egindako lanaz».
Ostean, «hezurdura» guztia eginda, Los Angeles izan zen hurrengo portua, Rafa Sardina musika-produktuaren estudioan abestiaren montaje guztia egiteko. «Nahiko beldurrez joan nintzen pista asko zeudelako eta ez nuelako argi ikusten nondik tira». Solanoren lasaitasunerako Sardinak segituan lortu zuen eskakizuna jaso ostean «buruan zuen hori islatzea».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión