Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eñaut Elorrieta da Durangorako proposamen berria duen musikarietako bat.
Durangoko Azokan aurkeztuko diren nobedadeak, zerrenda batean

Durangoko Azokan aurkeztuko diren nobedadeak, zerrenda batean

75 banda baino gehiago batu ditu Azokak Badok atarian entzun daitekeen zerrendan

Domingo, 13 de noviembre 2022, 14:01

Durangoko Azokaren 57. edizioko musika zerrenda lehenengo aldiz dago entzungai Badok atarian, eta euskal musikaren azken nobedadeak eskaintzen ditu. Horrela, Azoka heldu baino lehen, musikazaleek eurentalderik gustokoen azken kantuak entzun ahalko dituzte, eta ezagutzen ez dituzten banda berriak ezagutzeko aukera izango dute. Hemen entzun daiteke zerrenda.

Guztira, 75 banda baino gehiago batu ditu Azokak bere zerrendan, eta, egitarauan gertatzen den bezala, aniztasuna da musika zerrendaren ezaugarri nagusia. Talde hasiberriekin batera, hainbat talde ezagun topa daitezke, hala nola Gatibu, Zetak, Izaro, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Liher, Ruper Ordorika, Ines Osinaga, Delirium Tremens, Kokein, MerinaGris, Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin edota ETS.

Musika zerrenda astero eguneratuko da, taldeek euren abesti berriak publikatzen dituzten heinean. Gainera, Badok atarian entzungai egoteaz gain, azken urteetan bezala, Azokak musika zerrenda osatu du Spotify plataforman, kontu horretan abestiak igo dituzten musika taldeekin: https://open.spotify.com/playlist/3VVCF5lcc7xEc58wZdwKBf

Bestalde, Durangoko Azokak edizio honetako iragarkia ere aurkeztu du. Bertan, Landakogunea hutsik agertzen da, eta gazte batek koloretako eztanda egiten du gitarra eta bozgorailu batzuekin, 'eztanDA!' aurtengo leloarekin jolastuz. Iragarkiaren protagonista Uma Bracaglia aktore durangarra da, eta iragarkiarekin, «aurten euskal kulturak bor-borizango dugula irudikatu nahi izan du» Azokak, bi urteko ezohiko edizioen ostean. https://www.youtube.com/watch?v=x6Irz-vEU8w&ab_channel=DurangokoAzoka helbidean ikus daiteke iragarkia.

Durangoko Azoka abenduaren 7tik 11ra ospatuko da aurten, eta aurrez aurreko plaza izateaz gain, sareko dendari ere eutsiko dio (hilaren 7tik 10era kasu honetan). Urtero bezala, hamaika kultur jarduera izango dira Durangon egun horietan. Azaro amaieran aurkeztuko du Azokak egitarau osoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Durangoko Azokan aurkeztuko diren nobedadeak, zerrenda batean