Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik

Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik
Juanfer / DV

Hiriburuko Gipuzkoa Plazan ospatuko da txapelketa irailaren 1ean, eta izen-ematea abuztuaren 20an amaituko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Donostia Festak zerbitzuak antolaturik, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa Konstituzio plazan, irailaren 1ean, igandea, arratsaldeko 18:00etan egingo da.

Bertan parte hartzeko deialdia zabalik dago jada. Adin guztietako pertsonek parte hartu dezakete bertan, haietako batek, gutxienez, 16 urte beteak baditu. Aldez aurretiko zozketa egin ondoren, bikote bakoitzarentzat Fandango bat eta Arin Arin bat joko da txistuz eta trikitixa musikarekin.

Puntuatuko diren beste bi froga ere pasa beharko dira: 'txapela gainean' (Fandangoko 2 pauso) eta 'Eremu txikikoa' (Arin arineko 2 pauso). Usadiozko jantzia erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Hainbat sari banatuko dira. Irabazleentzat, txapela, lepo zapia, trofeoa eta 400€-ko dirusaria; bigarren eta hirugarren sariak, 325€ eta trofeoa, eta 275€ eta trofeoa izango dira, hurrenez hurren. Segidan sailkatutakoek 225, 200, 175, 150 eta 125 euroko sariak eskuratuko dituzte.

Era berean, sailkatu gabe geratzen den bikote bakoitzak 100€ jasoko ditu. Gainera, janzkera egokienarentzat 100€-ko saria egongo da ere. Donostiar bikoteen artean, berriz, 200, 160 eta 125 euroko sariak banatuko dira hiru bikote onenentzat (hauek guztien artean banatuko diren sariekin bateragarriak izango ez diren arren).

Dantza sueltoan adituek osaturiko epaimahaiak elementu hauek kontuan izango ditu: pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gutxienez sei pertsonen izen-ematea ezinbestekoa izango dela txapelketa ospatzeko