Donostiako Aste Nagusian DJ izateko deialdia zabalik

Donostiako Aste Nagusian DJ izateko deialdia zabalik
Adrien Perritaz / EFE

Gazteriako udal sailaren eta FNACen laguntzarekin, Donostia Festakek DJ gazteen IV. erakustaldia antolatu du Aste Nagusian

EL DIARIO VASCO

DJ gazteen musika-produkzioa ezagutzera ematen laguntzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak (Gazteriako udal sailaren eta FNACen laguntzarekin), Aste Nagusiko DJ gazteen IV. Erakustaldia Kursaaleko terrazetan egitea proposatzen du eta parte hartzeko deialdia zabaldu du.

Baldintza bakarra hurrengoa da: 1989 eta 2003 urteen artean jaio izana —hau da, 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea—.

Hautagaiek gehienez 30 minutuko bideo-saioa grabatuko dute. Bertan DJ-a bera eta bere lana publikoarengana nola zuzentzen dituen ikusi ahal izango da, musika aukeraketa, nahasketa, eta bestelako trebetasunak ere erakutsi beharko ditu. Musika estiloan ez da inolako mugarik izango (House, Techno, Deep, Minimal, EDM, reggae dance, komertziala…) Denak balio dute, baita nahasten ez dutenenak ere.

Izen-emateak apirilaren 16tik maiatzaren 12ra (biak barne) egingo dira, www.donostiakultura.com/festak web orrian argitaratutako inprimakian eskatutako datuak betez: izen-abizenak, izen artistikoa, harremanetarako telefonoa, e-maila, herria eta jaioteguna. Bertan dagokion atalean igoko da aurkeztu nahi den saioaren bideo grabaketa. Eskatzen dena DJ-aren lana ikusteko eta baloratzeko bideoa denez, programak ez du audio artxiboen igoerarik onartuko.

Sari gisa, hautatuek 150€ garbi jasoko dituzte 40 minutuko emanaldiarengatik, baita parte hartze ziurtagiria, 30 eurotan balioztatutako FNACeko opari txartela, FNAC bazkide txartela 2 urterako (15 eurotan balioztatuta) eta, halaber, Udaleko Gazteria sailaren eskutik Formakuntza ikastaroa DJ profesional batekin Kontadores Gazte Zentroan.