Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Euskal musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoa da Juan Mari Beltran.

CD-liburua eta kontzertua flauten unibertso zabala ezagutzera emateko

Juan Mari Beltranek asmo handiko egitasmoa du abian soinu-tresnen inguruan

Lunes, 4 de abril 2022, 14:57

Juan Mari Beltran musika-instrumentuen inguruko egitasmo berri batekin dator Soinuenea Fundazioarekin batera. Hain zuzen ere, bere ibilbide zabalaren ondoren, euskal musika-tresnen inguruan duen ezagutza guztiari difusioa emateko helburuarekin, entziklopedia berri bat osatu du instrumentu guztien nondik norakoak azalduz, eta urtero ale bat argitaratuko du datozen lau edo bost urtetan, musika-tresna talde ezberdinen inguruan. 'Soinu-tresnak euskal herri musikan' titulua duen egitasmo honen helburua da «gure herri ondarean erabili izan diren hots soinu-tresnen entziklopedia osatzea».

Publicidad

2022 honetan kaleratu berri da lehen liburu-CDa, non aerofonoen multzoko flautak diren lehen zatia aurkeztuko duen Beltranek. Euskal Herrian flauta deritzen haizezko soinu-tresna ugari ditugu; hain zuzen ere, aski ezaguna den txistuaz gain, ezezagun zaizkigun beste hainbat flauta mota ere jo izan dira gure lurretan: abrikot hezurrezko txilibituak, pistoi flautak, xirula, kanaberazko zeharkako flautak eta abar.

«1999an euskal soinu-tresnak aurkezteko Euskal Herriko Soinu-Tresnak CD-ROM interaktiboa sortu genuen Elhuyar Fundazioarekin, baina material hori zaharkitua geratu da», azaltzen du Beltranek. Orain, artikulu horiek berritzeaz gain, euskarri fonografiko bat argitaratuko da. Era berean, entziklopedia tradizional moduan proposatzen den egitasmoak Soinuenearen webgunean atal digitala izango du, eta idatziak hainbat material multimediaz osatuko dira.

'Txulubite malabite...' kontzertua

Gainera, instrumentu horien bereizgarri diren soinuak zuzenean ezagutzeko aukera izango da proiektua aurkezteko prestatutako kontzertu berezi baten bidez, 'Txulubite malabite…' izenpean, eta aerofonoen soinu eta ezaugarri desberdinak zeintzuk diren ezagutu ahal izango da emanaldi berezi honetan.

Proiektua aurkezteko kontzertua, hain zuzen ere, datorren maiatzaren 14an izango da Donostiako Victoria Eugenia Clubean, eta Juan Mari Beltranekin batera Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Aitor Gabilondo izango dira oholtza gainean. Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia Kulturaren webgunean. Juan Mari Beltranek txistua-danbolina, xirula-ttunttuna, flautak eta txilibituak joko ditu; Errege Beldak akordeoia; Ander Barrenetxeak ahotsa, atabala, danborra, panderoa eta perkusioak eta Aitor Gabilondok ahotsa eta gitarra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad