EHGAko zenbait kide. Argazkian ikusten ez badira ere, beste horrenbeste daude alboetan.

Caritasen aldeko kontzertua eskainiko du Donostian EHGAk

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak bi emanaldi eskainiko ditu etxean, ostegunean eta ostiralean, Hungariako Cantamus jaialdian parte hartu aurretik

Miércoles, 27 de julio 2022, 17:12

Abuztuaren 15etik 21era Hungarian egingo den Cantemus jaialdian parte hartu aurretik, EHGA Euskal Herriko Gazte Abesbatzak bi kontzertu eskeiniko ditu etxean: lehena Bilboko Encarnación elizan ostegun honetan, uztailak 28, 19:30ean, eta bigarrena Donostian, ostiralean, hilak 29. Bigarren kontzertu hori Kaputxinoen elizan ospatuko da, 20:00etan, eta berezia izango da. Izan ere, abesbatzaren emanaldiaz gozatzeko aukera eskaintzeaz gain Caritasi laguntzekoa ere eskainiko du. Zehazki, etxerik eta funtsezko baliabiderik gabekoei zuzendutako Hotzaldira bideratuko da kontzertuan jasotakoa.

Publicidad

Bi kontzertuetan 'Lauburuaren arima' programa eskainiko du EHGAk, Elisenda Carrasco zuzendari titularraren eta César Marañon zuzendari laguntzailearen zuzendaritzapean.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkartean 2016an sortu zuen ahots gazteen abesbatza, 40 ahotseko abesbatza mistoa, ia etengabe berritzen kideek adina mugatuta dagoelako, eta Euskal Herriko ahotsik onenak biltzen dituena. Taldeko kide izateako, alegia, eskakizun handiko hautaprobat egiten dituzte. Aurtengoak, 2022-2023 aldian kide izan nahi zutenei zuzenduak, otsailean eta martxoan egin ziren, eta 1995-2003 bitartean jaioak izan ziren deituak.

Aurten, alegia, etapa berri bati ekin dio EHGAk, urte hasieran izendatua izan zen Elisenda Carrasco i Ribot zuzendari eta pedagogo katalanaren zuzendaritzapean, César Marañón duela zuzendari laguntzaile. Bartzelonan jaioa da, eta bertako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan konposizio eta instrumentazioko eta orkestra-zuzendaritzako goi-mailako graduak amaitu zituen. Musika Pedagogiako goi maila ere amaitu zuen, Abesbatza Kantuan espezialitatea, kalifikazio gorenak lortuz.

Berariaz trebatu da hainbat maisurekin abesbatzen zuzendaritzak, eta orkestra zuzendaritzako ikasketak ere handitu ditu atzerrian. Besteak beste, Varsoviako Abesbatza Filarmoniko Nazionaleko laguntzailea izan zen, K. Penderecki konpositorearekin lanean. Konposizioaren arloan, hainbat sari irabazi ditu, ikerketa lanak ere egin ditu, eta mendearen hasieran ArtsCambra orkestraren eta La Trattoria Lírica konpainiaren sorreran parte hartu zuen.

Duela hogeita hamar urte baino gehiagotik, Elisenda Carrascok pedagogiaren munduan dihardu, bere jarduera zuzendaritza koralaren irakaskuntzan eta haur eta gazteen ahotsekin lan egitean ardaztuz. Adibidez, Montserrateko Eskolanian edo Bartzelonako Lizeoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Herrialde askotatik gonbidatu dute ikastaroak, tailerrak eta eskola magistralak ematera, bainta zuzendari gisa ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad