Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jaialdiaren afixa. Borobilaren Ertzetik
Borobilaren Ertzetik jaialdia Elizondon izango da

Borobilaren Ertzetik jaialdia Elizondon izango da

Maiatzaren 18an Lur aretoaren laguntzarekin ospatuko den jaialdiak kontzertu eskaintza anitza iragarri du

EL DIARIO VASCO

Martes, 23 de abril 2019, 12:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Maiatzaren 18an, larunbata, Borobilaren Ertzetik jaialdiaren edizioa ospatuko da Elizondoko frontoian. Aldez aurreko —20 euro— sarrerak Elizondoko Intza eta Mendi, eta Doneztebeko Titi tabernetan eros daitezke, baita Wegow webgunean ere. Lehiatilan bertan erosi nahi izanez gero, 25 eurotan eskuragarri izango dira.

Peio Iziaga, ahotsa; Patxi Bidart, saxofoia eta gaita; Mizel Zamora, tronpeta eta eskusoinua; Ortzi Hegoas, bateria eta ahotsa; Amaiur Koxkarat, baxua eta koruak; eta Pierre Balacey 'Balatx', gitarra eta koruak, dira Xutik talde lapurtar-nafarraren kideak. Estilo eta kultura aniztasuna ikur harturik sortu zuten banda Zpeiz Mukaki elektrotxarangan aritutako musikari hauek. Musika joera ugari —ska, reggaea, rapa, rocka…— eta hainbat hizkuntza —euskara nagusiki, baita baita frantsesa eta katalana ere— entzuten dira haien diskoetan. Herri Urratsen 30. ekitaldiko kantua sortu zuten 2013an.

Kantu askoren hitzak haienak diren arren, kanpoko idazleen ekarpen ugari ere izan ohi dute diskoetan. Dela Amets Arzallus, Jon Maia, Uxue Alberdi bertsolarienak edo Josu Martinez, Iñigo Aranbarri eta Joseba Sarrionandia idazleenak.2016 urtean Iparra-Hegoa izeneko lana kaleratu zuten.

Nora Arbelbide kazetariak 2015 urtean kaleratu zuten Hameka Begirada diskaren kronika egin zuen Badok atarian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios