Bluesa bueltan da Arrasaten

Laugarren edizioan 17 talde izango dira, hemengo talentuaren aldeko apustuarekin

Sábado, 28 de mayo 2022, 09:20

Arrasateko kaleei bizitasuna itzultzeko erronka du Arrasate Blueseko laugarren edizioak eta asmo horrekin herriko leku gehiagotan izango dira kontzertuak. Hartara, programa zabalagoa izateaz gain, ekitaldi berriak gehitu dira, eta musika topagune izango da bluesaz zuzenean gozatzera bertaratuko direnentzat.

Publicidad

Uztailaren 14an hasi eta 17an amaituko bada ere, aurrez ekitaldiak izango dira. Besteak beste, ekainaren 11n, uztailaren 2an eta 10ean. «Programazio zabala izango da, norberak gustuko duen blues doinua aurki dezan», azaldu du Ibai-Arte elkarteak. Izan ere, jaialdi honekin musikak herriko giroa dinamizatzea nahi dute antolatzaileek eta musika izatea Arrasateko kaleetako bizitzaren ardatza.

Hasiera esperantzagarria

Aurten jaialdia inoiz baino goizago hasiko da. Ekainaren 11n Arrasate Bluesek hasitzat emango du bere laugarren edizioa. Egun berean 1870 garagardoa aurkeztuko da, Arrasate Bluesen edari ofiziala, eta ordutik taberna kolaboratzaileetan dastatu ahalko da. Hortaz gain, laugarren edizio honetarako, Ternua markak polo berri bat sortu du Arrasate Blues logoarekin. Jantzi dotore honen aurkezpena ere baliagarria izango da blues erritmoei ongietorria emateko.

Antolatzaileek taldea zein den ez iragartzearen aldeko apustua egin dute, baina hitzematen dute taldearen izena ez dela arrasatearrak harrituko dituen bakarra.

Blues uztaila

Zalantza barik urteko zazpigarren hilabetea Arrasateko hilabete blueseroa da, eta sasoi honetan biltzen dira jaialdiaren kontzertu eta proposamen gehienak. Uztailaren 2an (22:00etan Herriko plazan) Sweet Marta & The blues shakers, bi album merkaturatu dituen taldea, Arrasate Bluesera helduko da bluesaren sustraiek bizirik jarraitzen dutela erakusteko, zenbait artista interpretatuz, tartean George Harmonica Smith, Koko Taylor, Bobbye Blue Blanda eta Junior Wells. Errepertorioari bere kantuak gehituko dizkio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad