

Secciones
Servicios
Destacamos
Asmo argia du Josune Arakistainen bakarkako lehen diskoak' Amaineman' (Balaunka) eta izan duen harrerak erakusten du hein handi batean lortzen ari dela. Izan ere Sünek jakinarazitako data ia guztietan lortu du jendetza batzea «beheraino dantza egin» eta ederki pasatzeko. Betidanik alboan duen instrumentua, trikitia, aspalditik zalea den musika elektronikoarekin uztartu du lasturtarrak, aurrez Huntza taldearekin egindako ibilbidean erakutsitako lehen asmo horiei jarraipena emanda eta gaur du beste zita bat Donostiako Dabadaban. Ez erotu azken orduan bertaratzeko moduak bilatzearekin, aretoa lepo bete baitzuen aspaldi.
Kartela. Süne.
Data eta ordua. Ostirala, 20:30ean.
Lekua. Dabadaba (Donostia).
Sarrerak. Agortuak.
Elkarrizketetan hainbatetan esan duenez hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortu ditu abestiak, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere landu ditu besteak beste. Proposamen anitza landu du Arakistainek eta jai giroko abesti dantzagarriak – single bezala aurkeztu zituen 'Sunday' edo 'Txitxarro', esaterako– letragile bezala duen gaitasuna ezin hobe erakusten dutenekin –'Muxu bana', 'Ondo dago', agian diskoko sorpresa handiena dena– uztartu ditu.
Guztia diskoaren izenburu den 'Amaineman', gaztelaniaz «dejarse llevar» litzatekeena, leitmotiv bezala izanik, kanporako mezua izateaz gain artistak berak «barrura begira ere» egindakoa baita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.