Borrar
'Begietan', Olaia Inziarteren kolaborazioarekin, Sara Azurzaren lan berriko lehen singlea

'Begietan', Olaia Inziarteren kolaborazioarekin, Sara Azurzaren lan berriko lehen singlea

'Hiri Ilunen Umeak' izenburua izango duen diskoa maiatzaren 30ean helduko da

J. A.

Lunes, 21 de abril 2025, 12:37

Ez du sekula musika abiadura biziko prozesu bezala ulertu Sara Azurzak. 2017an hasi zen lehen kantuak egiten eta su motelean ondu zuen aurkezpen diskoa izan zen 'Hemen berriro' (Zart Kolektiboa, 2023), donostiarrarentzat «nire buruari abeslari naizela eta saiatu nahi dudala erakusteko» baliogarria izan zena. Ildo beretik jarraitu du bigarren albumari begira eta aste honetan kaleratu du azken lagina, 'Begietan' singlea, Olaia Inziarteren kolaborazioarekin. Horretaz gain, 'Hiri Ilunen Umeak' diskoa maiatzaren 30ean argitaratuko dela aurreratu du.

«Maitasun iragankortasunaren eta iraupenaren artean dagoen gaueko topaketa» kontatzen du 'Begietan' kantuak, begiak eta begirada adierazpenaren eta erakarpenaren sinbolo gisa erabiliz. Ideia ederki islatzen da ikus-entzunezkoan.

Abestiak, gainera, iaz kaleratutako eta albumaren izen bera duen 'Hiri ilunen umeak' kantuaren trazak ditu. «Hiri ilunean ume» izateko deia kontenplaziozko begirada batetik abiatuta garatu zuen, hizki eta melodia fresko eta alaiiekin une dibertigarri horietara bidaiatzeko gonbidapena eginez. Azurzak berak nabarmendu bezala «estilo aldaketaren» lehen erakusle zen, non instrumentu elektronikoak diren protagonista nagusiak. Hala da ere Inziarterekin ondutakoan. «Orain arte erabilitako estiloaren aldaketa txikia islatzen du. Bide berri bat irekitzen du, 2024an hurrengo EP batean lehorreratuko dena». Maiatzaren 30ean ikusiko da emaitza.

Orduko hartan bezala, El Tigre Estudios-eko Jon Aguirrezabalagak ekoitzi du 'Begietan' eta, egungo kanonak jarraituz, bideoklipa ere aurkeztu du abeslari donostiarrak YouTubeko kanalean ikusgai dena. Alejandro Parillik eta Iker Gozategik zuzendu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Begietan', Olaia Inziarteren kolaborazioarekin, Sara Azurzaren lan berriko lehen singlea