Borrar
Gaizka Peñafiel
ETS | '20 Urte Zure Eskutik'

BECeko hiru gau magikoak, orain diskoan

Martxoaren 15ean, 21ean eta 22an izandako hiru emanaldiak album digitalean bildu dituzte arabarrek

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 25 de junio 2025, 16:06

Pasa den martxoaren 15ean, 21ean eta 22an mugarri bat -edo hiru- ezarri zuen ETS taldeak Bizkaia Arena (BEC!) hiru egunez betez eta orain «urrats berri bat» eman nahi izan dute arabarrek egun horietan zuzenean grabatutako diskoa plataforma digitaletan eskegiz. Bira amaierarekin batera «opari modura» kaleratutako '20 Urte Zure Eskutik' kantuaren ostean izen eta asmo berarekin, babesagatik eskerrak ematea, dator plataforma digital guztietan entzungai izango den albuma. Gainera, martxoaren 22ko kontzertu osoa EITBren Primeran plataforman ikusgai izango da. Bihar asteazken honetako 19:00etatik aurrera.

«Badakigu ETSren diskorik onena dela. Ez bakarrik gure abesti enblematikoenak biltzen dituelako, baizik eta publikoaren emozioak kantu bakoitzean grabatuta geratu direlako, benetako ereserki bihurtuz », azaldu du Iñigo Etxezarretak, ETSko abeslariak. Bertan aurkituko ditu entzuleak BECeko hiru egunetan zuzenean grabatutako kantuak, ostean Genis Tranik nahasi eta Alex Psaroudakisek masterizatu dituenak.

Kontzertuan zehar ETSren ereserkiak biltzeaz gain, hainbat kolaborazio izan ziren: ZETAK, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Búhos, Dupla, Süne, Joselu Anaiak, Idoia edo Green Valley, besteak beste. Plazaratutako diskoa taldearen zazpigarrena da.

Madril, Bartzelona...

BECeko gau hirukoitza ez da ETSren une gozoaren adierazle bakarra. Lehena abuztuaren 2an, larunbata, bere jaioterriak, Iekorak (Araba), egingo dien omenaldia ere izango du. Eta ostean helduko da Madril eta Bartzelonako 'Bihotzen Konkista' zita bikoitza. Lehenerako, Movistar Arenan izango dena, 15.000 sarrerak hiru orduan agortu ziren -urtebete lehenago- eta Bartzelonako Palau Sant Jordiko lehen 8.000 sarrerak apenas egun batean bukatu iren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco BECeko hiru gau magikoak, orain diskoan

BECeko hiru gau magikoak, orain diskoan