Borrar
«Barneko sentimenduen ahotsa» eta iraganeko kantuen magiari keinua
Modus Operandi

«Barneko sentimenduen ahotsa» eta iraganeko kantuen magiari keinua

Modus Operandik 'Kantu Hura' singlea aurkeztu du

J. A.

Miércoles, 23 de abril 2025, 13:21

Kantuak «errealitatearen isla» direla ulertuta eta abestien euren bizitzan duten garrantzia inoiz ezkutatu gabe, are gehiago, lau haizeetara oihu eginda hasi zuen 2018an ibilbidea Modus Operandi taldeak. Beno hasi talde bezala, kideek aurrez eskarmentu handia baitzuten hainbat taldetan. Orain, «barneko sentimenduen ahots» hori islatu dute hainbat barne-keinu dituen ?Kantu Hura? abestian. «Txikitan, gaztetan zein beste sasoi batean; maiteminarazi, dantzarazi, borrokarazi edo negarra eragin zigunari omenaldi xumea egin nahi izan diogu», azaldu dute.

Hala, letran zehar iragan horretako hainbat letra nabarituko ditu entzuleak -«Ez dira betiko garai onenak, azken finean gizaki hutsak gara», «Lau teilatu gainean, ilargia erdian, eta zu, zu goruntz begira», besteak beste-, Modus Operanditik nabarmendu duten bezala belaunaldi bat baino gehiagorengan «sentimendu, pentsamendu eta eguneroko bizimoduan» garrantzia izan dutenak eta une horiek «orainaldira» ekartzeko gaitasuna dutenak.

«Kantu haietan geratu da gure bizitzaren zati bat. Abestiaren doinuarekin melankonia eta alaitasuna islatu nahi izan ditugu. Latin runbaren ildotik doazen leloak uztartzen dira zati akustikoetan elektronikoekin, dantzatzera eta abestera eramaten zaituen abestia izatea nahi genuen».

Iñaki Ortiz de Villalbak, Betagarri taldeko abeslari ohiak, sortu zuen 2018an Modus Operandi. Vendetta, Lauroba, Izaro eta The Hot Wok taldeetako kideak ere badaude, hain zuzen Enrikko Rubiños (bateria), Rubén Antón (tronpeta), Andoni García Matxain (gitarra); Julen Barandi Txiki (baxua) eta Gonzalo Fernández de Larrinoa (tronboia). Bere proposamenak ska, rock, funk, rap eta beste estilo batzuk uztartzen ditu, bere letretan jai eta aldarrikapen ikuspegiari eutsiz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Barneko sentimenduen ahotsa» eta iraganeko kantuen magiari keinua