

Secciones
Servicios
Destacamos
I. M.
Sábado, 4 de enero 2025, 12:07
Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McONak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako egitasmoa da. Hasiera batean, Josebak McOnaken ertzetatik haratago zihoazen doinuetan mugildu nahian, landuta zeuzkan zenbait ideiari forma ematen laguntzeko eskatu zion Ibani eta honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarrajole izateko ardura hartu zuen. Ondoren osotu zen formazioa Maren (Bateria), Sergio (teklatuak) eta Xabirekin (baxua).
10 abestiz osatutako taldearen lehen lanak 2025-ean ikusiko du argia. Estilo aldetik, pop-aren inguruan mugitzen diren abestiek osotzen dute diskoa. Momentuka ilun eta momentuka dantzagarri. Itsasoa presente dagoen elementu bat da, baina ikuspegi erromantikoetatik haratago gune abisaleraino jeistera gonbidatuko gaitu Eskafandrak. Kanpora begira egindako salaketez gain, barnera begirako hausnarketak, autokritika eta kontraesanak aurkitu ditugu urazpiko bidaia honetan.
Lan guztia kaleratu aurretik aurrerapen abesti batzuk kaleratuko ditu taldeak eta horietako lehena da Azken Oroigarria. Melodia dantzagarri zein ilunetan mugitzen den pop abestia da. Bertan harreman baten ondorioz bizitako esperientziatik egindako hausnarketei doinua jartzen zaie.
Lehen single honetan Mikosis taldeko Carlak kolaboratu du, bere ahotsarekin abestiari erabateko zentzua emanez.
Abestia, Maitane Camposen gidaritzapean egindako bideoklip batekin plazaratu da. Bertan, munstro batek bere ametsetan agertzen den lamia batekin topo egiten du eta rol aldaketa bat ematen da pertsonaiengan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.