

Secciones
Servicios
Destacamos
Silvia Cantera
Viernes, 28 de febrero 2025, 12:36
'El 47' filma oso ederra dela entzun dugu maiz. Zinean ikusi bezain laster lagun batzuei idatzi nien esanez 'ikusi behar duzu, zoragarria da'. Eta orain Movistarrera heldu denean, are gehiago gomendatu dut. Tira, ez duzu ezta etxetik atera behar. Istorio 'txikia' da, baina azken finean pertsona askorena da. Nire familiarena eta agian zure ondorengoen pausoak ere kontatzen ditu.
Amaren gurasoak Andaluzian jaio ziren. Bertan ezagutu eta etorkizun on baten bila Tarragonara bidaiatu ziren. Miseria atzean usteko ametsarekin. Izan ere, nire izeko Katalunian jaio zen. Ama, handik urte batzutara, Bilbon jaio zen, baina migrazio horren aztarnak ere sentitu zituen. Montserrat deitzen da.
Bartzelonan Torre Barón autobusarekin gertatu zena guztion istorioa da. Kolektiboari buruz ere hitz egiten duelako. Ez bakarrik etorkinei, esfortzuari edo indarrari buruz. Guztion elkartasuna izan zen helmugara heltzearen motibazioa. Bilbon eta beste hiri askoetan gertatu zen moduan. Bai autobus bat eskatzen, bai eskubideak aldarrikatzen.
Baina gaurkoan ez dut bakarrik pelikulari buruz mintzatu nahi (hori bai, orduak eta orduak eman ditzaket Eduard Fernándezen filmea goraipatzen). Oraingoan Valeria Catroren bitxikeria azpimarratu nahi nuke. Bere 'papera' oso txikia dirudi, baina ez da horrela. Kanta originalaren abeslaria da. Sentimendu hutsa.
Ahots perfektua da berea. Intentzioa. Sensibilitatea. Fintasuna. Filmea beste dimentsio batera eramaten du. Eta oso gauza garrantzitsua ere. Pelikulak egiten duen bezala, gaztelaina eta katalana nahasten ditu haien arteko bizikidetasuna goraipatzeko. Espiritu berbera mantentzen du.
Orain arte filma ikusteko abagune ugari izan dituzu. Baina horretarako denborarik ez baduzu topatu, emaiezu behintzat aukera bat arte hutsa diren lau minutu hauei.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.