Borrar
'Aurrera Ez Den Alde Batera', Mugan taldearen zuzeneko «ospakizuneko lehen alea»

'Aurrera Ez Den Alde Batera', Mugan taldearen zuzeneko «ospakizuneko lehen alea»

Talde donostiarrak laster kaleratuko du 'Kontzertu Bat Galerari' diskoa

J. A.

Martes, 22 de abril 2025, 12:38

Urtea hasi eta gutxira data garrantzitsua, «kontzertu berezia», izango zela aurreratu zuten Mugan taldeko kideek sareetan. Hala nabaritu zen otsailaren 28an Añorgako antzokian eskainitako emanaldiaz zabaldutako lehen irudietan eta, orain, heldu da 'Aurrera Ez Den Alde Batera' kantuaren zuzeneko bertsioa.

Ez da kantu soltea izango gainera, 'Kontzertu Bat Galerari' zuzeneko diskoko lehen alea izango baita. «Urteetan zehar kontzertuz-kontzertu eraldatutako abestiak, gaur egunera ekartzeko modu bat. Formatu berezi bat, kantu sorta bat eta jendearen gertutasuna. Dena, inoiz baino gehiago. Zalantzaren aurrean, kontzertu bat galerari», aurreratu dute sareetako mezuan

Ospakizun, elkarrekin egon eta «topa egitetik» du lanak. «Bata gure zenagatik, eta bestea datorrenean pentsatuz».

Mugan talde donostiarra 2017an abiatu zen Pablo Zurutuzaren abeslari eta gitarristaren eskutik eta idatzitako lehen kantuak Joseba Pastorri erakutsi ostean hau batu zen baxu elektrikoarekin. Biek abesti gehiago idatzi zituzten, 2018an Enara Rodriguez (pianoa) eta Markos Murua (tronboia) sartu ziren taldera eta geroago heldu ziren Eneritz Genua (biolina), Garazi Aranburu (ahotsa) eta Ander Murua (perkusioa). Lehen kontzertua, aldiz, ez zen 2019ko urrira arte heldu.

2020an aurkeztu zuten 'Udabiberri' izeneko lehen single-a, 2021ean 'Kalean' deituriko bigarrena eta 2022ko maiatzean heldu zen 'Bizirik ez bagaude' (Autoekoizpena) estreinako diskoa, «sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa», kideek aurkezpenean azaldu bezala.

'Aurrera Ez Den Alde Batera' kantuaren zuzeneko bertsioa «hurrengo proiektua izango denaren lehen alea» izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Aurrera Ez Den Alde Batera', Mugan taldearen zuzeneko «ospakizuneko lehen alea»