Borrar

Aspaldiko markarik onenak hautsiz, 196 talde eta bakarlari izango dira Rockein lehiaketan

Proposamen guztiak epaimahaiaren eskuetan daude orain, azaroaren 1ean Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakiko baitu

J. A.

Viernes, 4 de julio 2025, 14:49

Aspaldiko markarik onenak hautsiz dator Euskadi eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta Rockein musika lehiaketa, honen 13. edizioan guztira 196 bakarlarik eta taldek eman baitute izena. «Hamargarren urtez jarraian parte hartze marka gainditu dugu», antolatzaileek jakinarazi dutenez. Inskribatutako proposamenetatik 30ek Hego Uribe saria jasotzeko aukera izango dute, Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldeko kide bat, gutxienez, duten taldeak saritzeko. Iaz 33 izan ziren.

Hauek eta beste zenbaitek, orotara 129k, Bizkaia Saria irabazteko hautagai izango dira (%65). Kategoria hori da aurtengo edizioko berritasunetako bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker. Beste 47 -2024an 55 izan ziren- proiektuk euskarazko banda onenaren saria eskuratu ahal izango dute, eta beste 15ek, berriz, Eskarabillera Saria. Taldekideen %50 gutxienez emakumeak diren taldeak izango dira sarirako hautagaiak.

Azkenik, gutxienez kideen %50 emakumeak dituzten proiektuek Eskarabilera saria eskuratzeko aukera dute eta aurten 15 talde dira hautagaiak, iazko edizioan bezain beste. Kategoria nagusiko artista onenak EP profesional bat eta bideoklip bat grabatzeko aukera izango du, eta Basauriko MAZ jaialdian joko du. Azken hori gainerako irabazleentzat ere posible izango da.

Proposamen guztiak epaimahaiaren eskuetan daude orain, azaroaren 1ean Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakiko baitu. Gau horretan Hego Uribeko hiru taldek joko dute, eta horietako bat Basauriko izango da gutxienez.

Beste hiru proiektu finalistak kategoria nagusiko Artista Onenaren saria lortzeko lehiatuko dira. Horrek ez du baztertuko sei finalistek lehiaketako beste kategorietarako sariak irabazteko aukera izatea, beti ere lehiaketaren oinarrian jasotzen diren baldintzak betetzen badituzte eta kontuan hartuta ezin direla sariak metatu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aspaldiko markarik onenak hautsiz, 196 talde eta bakarlari izango dira Rockein lehiaketan

Aspaldiko markarik onenak hautsiz, 196 talde eta bakarlari izango dira Rockein lehiaketan