Kulturaz
Arkupehotsak

Doinu berriei bide emateko sormen egonaldiak

Sei talde edo bakarlari gaztek aukera izango dute Kulturaz kooperatibaren proiektuari esker

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 22 de junio 2022, 11:41

Sei musika talde edo bakarlari gazteri bideratutako bi asteburutarako sormen egonaldiak eskainiko ditu Azpeitiko Kulturaz kooperatibak 'Arkupehotsak' ekimenaren bitartez «musika sortu, formatu, prestatu eta plazaratzeko» aukera izan dezaten. Hauetan, gainera, sortzeko eta entseatzeko espazioa ez ezik, formazio teknikoa eta musikari ezagun baten bidelaguntza izango dute. Parte hartu nahi duen orok uztailaren 15 arte aurkez dezake bere hautagaitza.

Publicidad

Aurkeztutakoa ez da 'Arkupehotsak' egitasmoaren lehen edizioa, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak 2017an abiatu zuen-eta sortzaile berrien plaza izateko asmoz. Hori bai, ekimenari «beste gorputz» bat eman nahi izan diote sustatzaileek eta, hala, egonaldiak egingo dituzte irekitzear den Dinamoa sormen guneko soinuaren eremuan «esperientzia osoago bat» eskaintzeko, agerraldian azaldu dutenez. Aurkezpenean izan dira Aitor Bengoetxea Kulturaz elkarteko kidea, Eneritz Albizu Azpeitiko Udaleko kultura batzordeburua eta Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria.

Egonaldi horietan musikari bidelagun bat izango dute talde edo bakarlariek, besteak beste Olatz Salvador eta Tomas Lizarazu. «Hautatuak izango diren taldeek jorratzen duten musika motaren araberakoak izango dira gainontzeko lau musikari bidelagunak», aurreratu dute aurkezpenean. Azkenik, egonaldiaren amaieran, hileko azken igandean, kontzertua eskainiko dute Sanagustin kulturguneko arkupeko eszenatokian musikari bidelagunarekin kolaborazioan.

16 eta 25 urte bitarteko sortzaileak

'Arkupehotsak' 16 eta 25 urte bitarteko talde edo musikariei dago zuzenduta eta, sustatzaileek zehaztu dutenez hiru jardun landuko dituzte: Talde/musikariaren entseguak zuzenekoa prestatzeko, formazio teknikoa zein artistikoa eta prestaketan zein kontzertuan bidelagun izan duten musikariarekin kolaborazioa.

Horietako bat izango da Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria. «Ilusioz eta gogoz» jaso zuen 'Arkupehotsak' ekimenean parte hartzeko gonbita, «sormen prozesu bat aurrera eramateko horrelako babesa» ematen duten proiektuak «oso beharrezkoak» baitira haren iritziz. Ondo ezagutzen du ekimena, Bulego taldea parte-hartzailea izan baitzen.

Publicidad

Olatz Salvador eta Tomas Lizarazu izango dira bidelagunetako bi, gainerako lauak taldeek jorratzen duten musika motaren araberakoak izango dira

Emozioz ere mintzatu den Aitor Bengoetxea, Kulturaz kooperatibako kidea, gogotsu irekitzear den Dinamoko soinuaren eremuan gazteek sortzeko izango dute aukera dela-eta. Ekimenaren hiru gako garrantzitsuenak «sortu, ikasi eta plazaratu» direla nabarmendu zuen. Ildo beretik mintzatu zen Eneritz Albizu, Azpeitiko Udaleko kultura batzordeburua, eta eboluzioa azpimarratu zuen. «Azken urteotan oholtzari babesa emateaz gain, harago joan eta sorkuntza eta bere inguruko lan guztia ere babestu behar dela esaten ari gara. Horri erantzuteko jarri zen martxan Dinamoa. Eta udazken honetan, berriz, Soinuaren Eremua irekiko da bertan. Eremu honetako proiektu ardatza izango da gaur aurkezten ari garen Arkupehotsak ekimena».

Amaieran, 2023ko maiatzean, ekitaldi berezi bat egingo da musikari eta talde guztien lana balioan jarri eta edizioari itxiera emateko.

Lau edizio hauetan bilakaera eta aldaketa anitz izan dira. Batetik, zehar dozenaka taldek zapaldu dute Sanagustin arkupeko oholtza eta, bestetik, proiektua bera ekitaldietatik harago joan eta sormen eta transmisio ekimen ugari garatzen dira egun.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad