Borrar
'Argiak itzaltzean', Jagobaren lehen aurrerapen kantua

'Argiak itzaltzean', Jagobaren lehen aurrerapen kantua

2024 amaieran TikToken Hazasekin oihartzuna lortu ostean orain Eider du bidaide

J. Agirre

Lunes, 10 de marzo 2025, 12:48

'Argiak itzaltzean' iluntasunak hartzen du baten ingurua. Irudiak trama asko ireki ditzake, gehienak kutsu ezkor horrekin, eta horregatik Jagobak «giro malenkoniatsua gainditzeko mezua» dakar bere lehen singlean, «denboraren poderioz dena onartzera eta aurrera jarraitzera». Alboan, gainera, Eider izan du. «Sentimenduz beteriko interpretazioa», eskertu diote.

Pop-rock doinuekin iraganeko norbaitekin topo egitearen eta dena aldatu dela ikustearen inpaktua erretratatzen du 'Argiak itzaltzean' kantuak. «Antzeko esperientziak bizi izan dituztenekin konektatzen du, nostalgiaz eta itxaropenez beteriko soinu-bidaia eskainiz», iritzi du. Malenkonia, hala ere, atzean geratzen da gitarren indarrarekin.

Ez du musikan lehen proiektua Jagobak. 2024ko azken hilabeteetan Hazas abeslariarekin batera Tik Tok bezalako sare sozialetan egindako lanarekin oihartzun handia lortu zuen. Pauso berri honetan ez dator erabat bakarrik erez, kaleratu berri duen single berrian Eider baitu alboan.

Abestia aurkezteaz gain, Balaunka diskoetxeak jakinarazi du Jagoba aurrerantzean euren «rosterraren» parte izango dela. «Ez da nolanahiko artista, Hazasekin batera azken hilabeteotan 'Zenbat gau' bezalako abestiekin indarrez agertu den artista da. Gurekin bat egin du 2025 hau musika berriz betetzeko bere pop rockarekin», azaldu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Argiak itzaltzean', Jagobaren lehen aurrerapen kantua